Robert Indiana

Robert Indiana (Robert Clark izenarekin jaioa, New Castle, Indiana, AEB, 1928ko irailaren 13aVinalhaven, Maine, 2018ko maiatzaren 19a) Pop Art mugimenduari loturiko artista estatubatuarra izan zen.

Robert Indiana

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakRobert Clark
JaiotzaNew Castle (Indiana), 1928ko irailaren 13a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaVinalhaven (Maine), 2018ko maiatzaren 19a (89 urte)
Heriotza modua: arnas gutxiegitasuna
Hezkuntza
HeziketaEdinburgheko Unibertsitatea
Edinburgh College of Art (en) Itzuli
Arsenal Technical High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakjantzi-diseinatzailea, margolaria, eskultorea, posta zigilu diseinatzailea, diseinatzailea, bitxi diseinatzailea, grabatzailea, eszenografoa, artista grafikoa eta artista
Lantokia(k)New York
Edinburgo
Chicago
Skowhegan (en) Itzuli eta Utica (New York)
Lan nabarmenak
KidetzaCoenties Slip (en) Itzuli
MugimenduaPop Artea
hard-edge painting (en) Itzuli
Izengoitia(k)robert indiana
Genero artistikoaarte publikoa
Arte figuratiboa

IMDB: nm0408513 Discogs: 2388277 Edit the value on Wikidata

Biografia

Indianapolisko Herron School of Art eta Uticako (New York) Munson-Williams-Proctor Institute-n ekin zion artea ikasteari, 1945 eta 1948 artean. 1949tik 1953ra Chicagoko School of the Art and Sculpture eta Maineko Skohwgan School of Painting and Sculpture-n jardun zuen. 1953an Erresuma Batura joan zen, Edinburgheko College of Art eta Londresko unibertsitatean ikastera [1].

Ikasketak amaitzerakoan New Yorkera joan zen bizitzera. Bertan Richard Smith, Ellsworth Kelly eta Jack Youngerman pintoreekin harremana izan zuen. Bere lehen lanak trafiko seinaleetan, joko-makinetan eta merkataritza logotipo zaharretan oinarritu ziren [2].

1960ko hamarkada hasieran assemblage delakoak egin zituen[3], eskultura mota bat. Aldi berean, estilo hotza eta koloreanitza erabiltzen hasi zen, letrak, zenbakiak edota hitz motzak erabiliz. Esaterako, EAT, HUG eta LOVE; eta simetria nahiz elementu kromatikoekin jolasten zuen.

Arte plastikoan garatutako bideaz gain, Indiana 1964an Andy Warholen Eat filman agertu zen. Halaber, 1976an Santa Fe Operako eskenografia eta jantziak diseinatu zituen.

1978an Maineko Vinalhaven uhartera joan zen bizitzera. Irailaren 11ko erasoen ostean, Peace Paintings izeneko lan multzoa sortu zuen, 2004an New Yorken plazaratu zirenak.

Jorratutako gaiak

LOVE irudidun obrak

1973ko LOVE zigilua

Amerikako Estatu Batuetan:

Estatu Batuetatik at:

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Robert Indiana Aldatu lotura Wikidatan
  1. Robert Indianaren biografia, Spaightwood Galleries (Ingelesez)
  2. Ibidem (Ingelesez)
  3. Assemblage, Másdearte.com (Gaztelaniaz)
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.