Robert Gober

Robert Gober (Wallingford, Connecticut, AEB, 1954ko irailaren 12a) estatubatuar eskultorea da.

Robert Gober
Bizitza
JaiotzaWallingford (Connecticut), 1954ko irailaren 12a (69 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaMiddlebury College (en) Itzuli
Tyler School of Art (en) Itzuli
Hizkuntzakitaliera
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakeskultorea, artista, marrazkilaria, argazkilaria, installation artist (en) Itzuli, grabatzailea, margolaria, diseinatzailea eta artista bisuala
Lantokia(k)New York
Erroma eta Middlebury (Vermont)
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia
MugimenduaPop Artea
abject art (en) Itzuli
Arte garaikidea
Genero artistikoapaisaia margolaritza
figure (en) Itzuli
biluzia

Biografia

Txikitatik erakutsi zuen margolari izateko nahia, eta 1974. urtean Filadelfiako Temple Unibertsitatean sartu zen, Tyler School of Art eskolan. Handik bi urtera artea eta literatura ikasten hasi zen Vermonteko Middlebury Collegen.

1976an New Yorkera aldatu zen, eta margotzen jarraitu zuen arren, beste lanbide batzuetan jardun behar izan zuen bizibidea ateratzeko. Donald Judd, Carl Andre eta Joel Shapiro artista minimalisten lanak erakarrita hasi zen eskulturarekin zaletzen. 1972. urtean bakarkako lehenengo erakusketa egin zuen Paula Cooper galerian, Slides of a Changing Painting izenburuko erakusketarekin. Beste artista batzuekin lankidetzan ere jardun du, adibidez Sherry Levine, Christopher Wool eta Meg Websterrekin, eta Paula Cooper galeriarekin ez ezik, Los Angelesko Daniel Weinbergm, Atenasko Jean Bernier eta Koloniako Max Heltzer galerietan jarri ditu bere lanak ikusgai.

Bestalde, instalazioak egin ditu zenbait museotan (Madrilgo Reina Sofian, 1992an; Parisko Jeu du Paumen, eta Bernako Kunsthallen, 1990ean, Whitney Museum of American Arten, San Francisco Museum of Modern Arten, Solomon R. Guggenheim Museumen, The Menil Collectionen, The Tate Modern Galleryn, etab.).

Bere obretan eguneroko gauzakiak erabiltzen ditu, baina gauzaki horiek sinbolo sexual konplexu gisa agertzen ditu berak. Bere lehenengo koadroetan etxeko irudiak erakutsi zituen, eta eskulturetan ere gai hori bera nabarmentzen da. 1984an eskultura-sail ospetsu bat hasi zen egiten, konketak erabiliz, eta sail haren ondoren oheen sailari ekin zion: Untitled (Bed) [1986]. Sehaskak eta haur-parkeak ere erabili ditu, eta baita oihalak eta paper margotuak ere. 1989 urtean gorputz atalen eskultura-sailari eman zion hasiera, bere zangoaren molde batetik ateratako Untitled (Leg) eskulturarekin. 2007an atzera begirako erakusketa bat izan zuen Schaulager museoan.

Erreferentziak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.