Robert Emmet
Robert Emmet (Dublin, 1778ko martxoaren 4a - Dublin, 1803ko irailaren 20a) irlandar abertzale eta iraultzaile bat izan zen. Bere anai zaharrena Thomas Addis Emmet izan zen, Theobald Wolfe Tone irlandar iraultzaile ospetsuaren adiskide mina.
Robert Emmet | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Dublin, 1780ko martxoaren 4a |
Herrialdea | Irlandako Errepublika |
Heriotza | Dublin, 1803ko irailaren 20a (23 urte) |
Heriotza modua | heriotza zigorra: urkatzea |
Familia | |
Aita | Robert Emett |
Ama | Elizabeth Mason |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Trinity College |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria |
Kidetza | Society of United Irishmen |
Zerbitzu militarra | |
Gradua | commander (en) |
Parte hartutako gatazkak | 1798ko Irlandako matxinada |
Dublingo Trinity College unibertsitatean Zuzenbidea ikasten zuen bitartean Society of United Irishmen erakundeko kide bihurtu zen. Ondoren, Belgika, Frantzia eta Espainian barrena bidaitu zuen. Napoleon eta Tayllerand-ekin negoziketak burutuko zituen, hauek bere Irlanda emanzipatuaren proiektuan laguntza eskeintzeko hitza eman ziotelarik.
1803ko altxamendua
1802an Irlandara itzultzean, Thomas Russell eta James Hope iraultzaileen adiskide bilakatu zen. 1803an Irlandako Justizia burua zen Lord Norbury-ren hilketa saiakera helburu zuen altxamendua antolatzeagatik preso hartu zuten. Errege Batzorde baten aurrera eramana, epaitua eta heriotzera zigortua izan zen. Hurrengo egunean zigorra bete eta Dublinen urkatua izan zen.
Gaur egun, Dublingo St Stephen's Green parkean bere omenezko estatua bat badago.
Iruditegia
- Robert Emmeten urkaketa.
- Robert Emmeten estatua St Stephen's Green parkean.
- Heriotz maskara.
- Epaiketa.
Kanpo loturak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Robert Emmet |
- Robert Emmet elkartea (Ingelesez)
- Robert Emmet museoa (Ingelesez)