Robert Delaunay
Robert Delaunay (Paris, 1885eko apirilaren 12a - Montpellier, 1941eko urriaren 25a) frantziar margolaria izan zen. Sonia Delaunay-ren senarra izan zen.
Robert Delaunay | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Paris, 1885eko apirilaren 12a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Montpellier, 1941eko urriaren 25a (56 urte) |
Hobiratze lekua | Gambais |
Heriotza modua | berezko heriotza: minbizia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Sonia Delaunay Terk |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Collège François-de-Laval (en) |
Hizkuntzak | frantsesa |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, diseinatzailea, antzerkiko dekoratzailea eta artista bisuala |
Parte-hartzailea
| |
Lantokia(k) | Paris Pont-Aven eta Espainia |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Mugimendua | Orfismoa simultanism (en) neo-impressionism (en) |
Genero artistikoa | arte abstraktua izadi hila |
Gauguin eta Seuraten neoinpresionismoaren eraginpean lanean hasi ondoren, 1908tik aurrera, Cezanneren obrak balio berezia hartu zuen, eta ikerketa kubisten bidetik abiatu zen, Gleizes, Metzinger, Le Fauconnier eta Légerrekin batera. Formen bereizketa egin zuen Saint-Sevérin (1909), Les Tours de Laon (1910-1912), La Ville de Paris (1910-1912) eta La Tour Eiffel (1910) sailetan. Kubistek ez bezala, argiak formak hautsi eta dinamismoa kolorearen bidez jasotzen duela proposatu zuen Delaunayk, bere burua kubismoko heretikotzat joaz. Delaunayren obrek Kandinsky eta Kleeren interesa piztu zuten.
1911 eta 1912. urteetan, erakusketa batzuk egin zituen Munichen, Der Blaue Reiter taldearen eskutik, eta Berlinen 1913an, Sturm talde espresionistak deituta. Fênetres et Disques circulaires saila dela eta (1912), Delaunayk gai figuratiboak eta ikuspuntu espazialak utzi eta kolorea, diskoetan barneraturiko kolorea, bihurtu zuen konposizioaren osagarri nagusi, era horretan arte abstraktuari sarrera eginez. 1930era arte, irudiak eta gaiak erabili zituen batzuetan (Portraits, Coureurs, 1924-1926). Arte ez-figuratiboan, sail polikromoak gero eta konplexuago bihurtu zituen (Hélices, 1923; Joie de vivre, 1930; Rythmes sans fin, 1933-1934). Delaunayren obrak bizitasun berria eman zien muralei (Décoration des pavillons des chemins de fer et de l´air, 1937).
Iruditegia
- L'homme à la tulipe, 1906
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Robert Delaunay |