Robert Coover
Robert Coover (Charles City, Iowa, 1932ko otsailaren 4a) estatubatuar eleberrigilea da.
Robert Coover | |
---|---|
(2009) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Charles City, 1932ko otsailaren 4a (92 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Indiana University (en) 1953) Artean graduatu : Slavic studies (en) Chicagoko Unibertsitatea 1965) Arte-masterra : humanitateak Southern Illinois University Carbondale (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | eleberrigilea, unibertsitateko irakaslea eta gidoilaria |
Enplegatzailea(k) | Iowako Unibertsitatea Brown Unibertsitatea (1981 - 2012) |
Jasotako sariak | |
Kidetza | Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia |
Mugimendua | postmodern literature (en) |
Genero artistikoa | eleberria kontakizun laburra |
Depresio Handiaren garaian jaio zen, eta Illinoisko meategietan igaro zuen gaztaroa. Inguru horretan kokatzen du Cooverrek The Origin of the Brunists (1966). Lan horretan, grisu-kolpe batek ehundik gora hildako eragiten ditu, eta lagun bat besterik ez da bizirik irteten, zeinak eliza primitibo moduko bat sortzen baitu. Satira-lana da, Amerikako historian izan diren eliza berriei buruzko satira, hain zuzen. 1969an, bere ereduzko kontakizunak bildu zituen Pricksongs and Descants (1969) lanean. Bien bitartean, bigarren eleberria idatzi zuen: The Universal Baseball Association (1968). Hamar urtez, bere eleberri handia pixkanaka-pixkanaka osatzen aritu zen, Estatu Batuen bigarren mendeurrena ospatzeko: The Public Burning (1977), non Rosenberg senar-emazteen hilketa deskribatzen baitu eta Gerra Hotza kritikatzen. Gerald's Party (1986) lanean, etxe batean agertzen den hildako baten inguruko ikerketa kontatzen du. Aipagarriak ditu, besteak beste: Pinocchio in Venice (1991), The Adventures of Lucky Pierre: Director's Cut (2002) eta Noir (2010).
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Robert Coover |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.