Robert Brough

Robert Brough (Invergordon, Ross eta Cromarty, 1872ko martxoaren 20 1905eko urtarrilaren 21a)[1] margolari eta ilustratzaile eskoziarra izan zen.

Robert Brough

Bizitza
JaiotzaInvergordon, 1872ko martxoaren 20a
Herrialdea Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
HeriotzaSheffield, 1905eko urtarrilaren 21a (32 urte)
Hobiratze lekuaSan Machar katedrala
Hezkuntza
HeziketaGray's School of Art (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmargolaria

Find a Grave: 130552277 Edit the value on Wikidata

Biografia

Aberdeen ikasi zuen, eta litografia tailer batean, Messrs Gibb & Co., lanean ari zen bitartean, Gray's School of Art instituzioren gaueko ikastaroetara joaten zen. Sei urte geroago Eskoziako Errege Akademian sartu zen, lehenengo urtean Stuart margolaritza saria, Chalmers beka eta konposizioko Maclame-Walters domeina eskuratuz. Parisen, Académie Julianen, bi urte egon zen. Denbora horretan J. P. Laurens eta Benjamin-Constant agindupean egon zen. 1894an Aberdeenen estudioa ireki zuen. Haren espezialitateak erretratuak eta marrazki satirikoak ziren. 1896an Mr. W. D. Ross-i egin zion erretratu baten ospea asko zabaldu zen. Geroago, Fantaisie en Folie margolanarekin, Royal Academyn arrakasta izan zuen. Lan hori Tate Galleryn erakutsi zuen. Bere beste bi margolan, Twixt Sun eta Moon and Childhood of St. Anne of Brittany Venezian erakutsi ziren. Brough 1905ean hil zen, Cudwortheko (Yorkshire) tren geltokian istripu batean.[2]

Estiloa

Bere margolanetan nabaria zen tradizio frantsesaren eragina eta Henry Raeburn moduko artisten ezagutza. Dena dela, Braughek bere eragin pertsonala ezarri zuen bere lanetan.

Iruditegia

Erreferentziak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Robert Brough Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.