Robert Ader

Robert Ader (New York, 1932ko otsailaren 20a - Pittsford, New York, 2011ko abenduaren 20a) psikologo estatubatuarra izan zen, Nicholas Cohen immunologoarekin batera Psikoneuroimmunologiaren aitatzat jotzen dena. New Yorken jaio eta Rochester Medical Center-eko unibertsitateko irakasle emeritua izan zen.

Robert Ader
Bizitza
JaiotzaNew York, 1932ko otsailaren 20a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaPittsford (New York), 2011ko abenduaren 20a (79 urte)
Hezkuntza
HeziketaTulane Unibertsitatea 1953) undergraduate degree (en) Itzuli : Psikologia
Cornell Unibertsitatea 1957) Doktoretza : Psikologia
Jarduerak
Jarduerakpsikologoa eta psikiatra
Enplegatzailea(k)University of Rochester (en) Itzuli

1957.urtean bere lehenengo lanak argitaratu zituen, eta XX. mendeko 70eko hamarkadaren hasieran saguekin egindako esperimentu ospetsuak plazaratu zituen, erreflexu baldintzatu batek animalien immunitate-sistemaren gain eragiten zuela argi eta garbi frogatzen zuena. Esperimentu horietan oinarriturik nerbio-sistema eta immunitate-sistemaren arteko lotura estua azpimarratu zuen Ader-ek, psikoneuroimmunologiaren nondik-norakoak ezarriz.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.