Robert Adam
Robert Adam (Kirkcaldy, 1728ko uztailaren 3a − Londres, 1792ko martxoaren 3a) arkitekto neoklasiko, etxe barruko eta altzari-diseinugile eskoziarra zen.
Robert Adam | |||
---|---|---|---|
Hautetsia: 13th Parliament of Great Britain (en) | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Kirkcaldy, 1728ko uztailaren 3a | ||
Herrialdea | Eskozia | ||
Heriotza | Londres, 1792ko martxoaren 3a (63 urte) | ||
Hobiratze lekua | Westminster abadia | ||
Familia | |||
Aita | William Adam | ||
Ama | Mary Robertson | ||
Anai-arrebak | ikusi
| ||
Familia | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Edinburgheko Unibertsitatea Royal High School (en) | ||
Hizkuntzak | ingelesa | ||
Irakaslea(k) | Charles-Louis Clérisseau (en) Giambattista Piranesi William Adam (en) | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | arkitektoa, arkeologoa, politikaria eta furniture designer (en) | ||
Lantokia(k) | Londres Edinburgo Glasgow eta Bath | ||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Royal Society Society of Antiquaries of London (en) Edinburgoko Errege-elkartea Society of Antiquaries of Scotland (en) Accademia delle Arti del Disegno (en) | ||
Mugimendua | Palladianismoa neoklasizismoa Adam style (en) | ||
Biografia
Kirkcaldyn (Eskozia) jaioa, William Adam (1689–1748) arkitekto famatuaren bigarren semea zen. Bere aitaren irakaspenak jaso zituen eta bera hildakoan, James eta John anaiekin lan egin zuen.
Aditu askoren ustez XVIII. mende amaierako arkitektorik gailena da. Hortaz aparte, Ingalaterrako eta Eskoziako arkitektura neoklasikoaren pizkundearen aitzindaria izan zen.
Ikasketak
Robertek Edinburgheko Royal High Schoolen ikasi zuen. Ondoren, 1743an, Edinburgheko Unibertsitatean ikasten hasi zen. Hala ere ezin izan zituen ikasketak amaitu gaixotasun bat harrapatu zuelako. 1746an, John anaiarekin aitaren laguntzaile izan zen. 1748an, aita hil zenean, negozio familiarraren jabe egin ziren.
1754an Frantzia eta Italia bisitatu zuen Grand Tourrari ersker. Bertan arkitektura klasikoa ikasi zuen Charles-Louis Clérisseau arkitekto frantsesa eta Giovanni Battista Piranesi italiarrarekin.
Negozioak
1758an Erresuma Batura bueltatu zen. Han, Londresen, James eta John anaiekin altzairu-diseinuan jardun zen. Palladianismoa modan zegoenez, Robertek hainbat etxe diseinatu zituen estilo horri jarraituz. Dena den, estiloz aldatzen joan zen Aitzinako Greziako arkitekturan, arkitektura bizantziarrean eta barrokoan oinarrituz.
Proiektuak
- The Adelphi development, Londres
- Screen in front of the Old Admiralty, Whitehall, Londres
- Airthrey Castle, Stirlingshire (1791)
- Alnwick Castle, Northumberland (barrukoa)
- Apsley House, Londres (1778)
- Balbardie House
- Ballochmyle House, Ayrshire
- Bowood House, Calneko inguruetan, Wiltshire
- Charlotte Square (iparraldeko atala), Edinburgh (1791)
- Culzean Castle, Hegoaldeko Ayrshire (1772-1790)
- Dumfries House, Ayrshire (1754-1759)
- Edinburgh University Old College
- Fitzroy Square, Londres
- Gosford House, Longniddryko inguruetan, Ekialdeko Lothian (1790-1800)
- Harewood House, Mendebaldeko Yorkshire (1759-1771)
- Home House, Londres (1777-1784)
- Hopetoun House, Mendebaldeko Lothian (barrukoa)
- Kedleston Hall, Derbyko inguruetan (1759-1765)
- Kenwood House, Hampstead, Londres (1768)
- Lansdowne House, Berkeley Square, Londres
- Luton Hoo, Bedfordshire (1766-1770)
- Marlborough House, Brighton (1786)
- Mellerstain House, Kelso, Scottish Borders (1760-1768)
- Mistley Towers
- Northumberland House, Londres, alterations (1770eko hamarkada)
- Nostell Priory
- Osterley Park, Mendebaldeko Londres (1761-1780)
- Paxton House, Berwick-upon-Tweedeko inguruetan (1758)
- Portland Place, Londres (1773)
- Pulteney Bridge, Bath (1770)
- Register House, Edinburgh (1774-1789)
- Saltram House, Plymouth, Devon
- Shardeloes, Amersham, Buckinghamshire
- Stowe, Buckinghamshire (1774)
- Syon House interior, Brentford (1762-1769)
- Trades Hall, Glasgow, Eskozia (1791-1792) (1792-1802 bere anaiek bukatua)
- Wedderburn Castle, Duns, Berwickshire (1770-1778)
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Robert Adam |