Rober Gutiérrez
Rober Gutiérrez (Gasteiz, Araba, 1970eko urriaren 6a). Alor sozioekonomikoan euskararen sustapenari eta kudeaketari erabat lotutako ibilbidea 1998tik. Gaur egun, Bai Euskarari Elkartearen zuzendaria.
Rober Gutiérrez | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Gasteiz, 1970eko urriaren 6a (53 urte) |
Herrialdea | Araba, Euskal Herria |
Jarduerak | |
Kidetza | Bai Euskarari Elkartea |
Aurretik AEKn euskara irakasle izandakoa 7 urtez; Korrika lantaldean aritutakoa. 1998an Kontseiluak sustatutako Bai Euskarari kanpainaren, Bai Euskarari Akordioaren eta Plan Estrategikoaren lantaldeko kidea izan zen eta hortik sortutako Bai Euskarari Ziurtagiriaren beraren arduraduna 2000tik. 2007an Bai Euskarari Elkartea sortu zen[1] eta, ordutik, bere zuzendaria[2] da.
Alor sozioekonomikoaren espazioetan euskara baliatzeko hainbat tresna, baliabide zein proiekturen sustatzaile eta kudeatzailea: Bai Euskarari Ziurtagiria, Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Lanabes – Araban Euskara Lanean, Euskaragileak, etab.
Soziolinguistika klusterraren Eralan 3[3] proiektuko kidea.
‘Hiznet, Hizkuntza Plangintza’ graduondokoan irakasle 2006tik.
Arabako Foru Aldundiaren Euskara Batzordeko kidea. Gasteizko Udaleko Euskara Elkarguneko ordezkaria. Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskararen Foroko kidea. GEU Elkartearen talde dinamizatzaileko kidea.
Erreferentziak
- «Ziurtagiriaren Elkartea» Argia (Noiz kontsultatua: 2021-10-04).
- Elkartea, Bai Euskarari. «Bai Euskarari Elkartea» Bai Euskarari Elkartea (Noiz kontsultatua: 2021-10-05).
- «ERALAN 3: Euskararen erabilera lan munduan» Soziolinguistika Klusterra (Noiz kontsultatua: 2021-10-05).