River of Death (filma)
River of Death (euskaraz Heriotzaren Ibaia), 1989ko Steve Carver estatubatuarrak zuzendutako abentura eta ekintza film bat da. Alistair MacLean idazlearen 1981eko izenburu berdineko eleberrian oinarritua dago. Michael Dudikoff, Robert Vaughn eta Donald Pleasence aktoreek antzeztu zuten.
River of Death (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1989 |
Izenburua | River of Death |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | abenturazko filma eta ekintza-filma |
Iraupena | 101 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | Hegoafrika |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Steve Carver (en) |
Gidoigilea(k) | Alistair MacLean |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Avi Lerner |
Argumentua
John Hamilton (Michael Dudikoff) ustez Amazonian dagoen Hiri Galdua topatzearekin obsesionatua bizi den abenturazalea da. Azkenean leku horri buruzko aztarna sinisgarri bat lortzean, mota ezberdinetako hainbat kideez osatutako talde batekin batera hiria topatzeko espedizio bati ekingo dio. Jada oihanean daudela, nazi ero batzuk bertako tribuetako kideekin esperimentu izugarriak egiten ari direla ohartuko dira.
Aktoreak
- Michael Dudikoff: John Hamilton
- Robert Vaughn: Wolfgang Manteuffel
- Donald Pleasence: Heinrich Spaatz
- Herbert Lom: Ricardo Diaz kolonela
- L.Q. Jones: Hiller
- Sarah Maur Thorp: Anna Blakesley
- Cynthia Erland: Maria
- Gordon Mulholland: Fanjul
- Ian Yule: Long John Silver
Kanpo estekak
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.