Riten
Riten (euskaraz Erritua) 1969ko Ingmar Bergman suediar zinema zuzendari, gidoigile eta aktoreak zuzendu, idatzi eta antzeztutako film dramatiko bat da. Berka, Gunnar Björnstrand, Anders Ek, Erik Hell eta Ingrid Thulin aktoreek antzeztu zuten.
Riten | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1969 |
Izenburua | Riten |
Jatorrizko hizkuntza | suediera |
Jatorrizko herrialdea | Suedia |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa |
Iraupena | 72 minutu |
Kolorea | zuri-beltzekoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Ingmar Bergman |
Gidoigilea(k) | Ingmar Bergman |
Antzezlea(k) | |
Argazki-zuzendaria | Sven Nykvist |
Emanaldia | |
Jatorrizko igorlea | SVT1 (en) |
Argumentua
Hans eta Thea Winkelmann eta Sebastian Fischer (Gunnar Björnstrand, Ingrid Thulin eta Anders Ek) aktoreek suediar zentsurak beren antzezlana nola debekatzen duen ikusiko dute, hartan ikuskizun pornografiko bat dagoelako aitzakian. Aktoreak epaiketara deituak izango dira. Harrigarria bada ere, epaiketak aktoreen nahiz epaile berarengan (Erik Hell) portaera neurotikoak eragingo ditu. Epaiketaren amaiera aldera hiru aktoreek debekatu zaien ikuskizuna epailearen aurrean antzeztu eta azken honi bihotzekoa emango dio.
Aktoreak
- Ingmar Bergman – Apaiza
- Gunnar Björnstrand – Hans Winkelmann
- Anders Ek – Sebastian
- Erik Hell – Epailea
- Ingrid Thulin – Thea
Kanpo estekak
- Riten film osoa ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- Riten filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)