Rita Irasema

Rita Irasema Aragón Álvarez (Habana, Kuba, 1954ko urtarrilaren 7a) barietate-artista, abeslaria, konpositorea, gidoilaria eta Espainiako telebistako aurkezlea da. 1976an Daniel Montorio saria irabazi zuen Urteko Antzerki musikarik onenarengatik, Las cuatro cartas komedia musikalarengatik.

Rita Irasema
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakRita Irasema Aragón Álvarez
JaiotzaHabana, 1954ko urtarrilaren 7a (70 urte)
Herrialdea Kuba
Familia
AitaEmilio Aragón Bermúdez
Anai-arrebak
Leinuafamily Aragón (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraktelebista aurkezlea

IMDB: nm1408913 Musicbrainz: b82b0881-43ed-47cc-b8f5-90952c75ea4b Discogs: 2723099 Edit the value on Wikidata

Biografia

Habanan jaio zen 1954an, eta bertan bizi zian zen 1960ra arte. Gero familiarekin Espainiara bizitzera joan zen. Aragoi familiaren sagakoa da, Emilio Aragón Bermúdezen (Miliki) eta Rita Violeta Álvarezen alaba da. Ritaren ama klaneko pertsonarik ezezagunena eta inspiratzaileena izan da. Rita Irasema alaba nagusiena da, Maria Pilar eta Emilio neba-ahizpak Kuban jaio ziren; Maria Amparo, ostera, Espainian.[1]

Emilio Aragón Álvarez aurkezlea eta enpresaburuaren arreba, Fofó eta Gaby pailazoen iloba, eta Fofitoren lehengusina; beraz, Espainiako zirkuko dinastia famatukoa da, Aragoi familiakoa.[2]

Lan ibilbidea

Hasiera eta musika ikasketak

Lau urte zituela, telebistan La vida en rosa kontzertinan interpretatuz egin zuen debuta.[3] 1965ean, Rita, Fofó, eta Milikiren El show de las 5 diskoan parte hartu zuen Pilar ahizparekin eta Maribel eta Mari Carmen lehengusinekin (Gabyren alabak). Handik bi urtera, Gaby, Fofó eta Milikik programa estreinatu zuten, Venezuelan Show de las 5 saioan parte hartu zuten neskok. Hain ospe handia izan zuten, neska gazteek imitatu egiten baitzituzten haien orrazkerak eta. Arrazoi horrengatik, arreta gehiegi lortzearen ondorioz, ez ateratzea erabaki zuten, fsikoa 'despistatu' egiten baitzuen.

Espainiara itzulita, Madrilgo Errege Musika Kontserbatorioan bukatu zuen musika-karrera, eta Harmoniako Karrera Amaierako Saria eta Pianoko Ohorezko Aipamena jaso zituen. Kantu lirikoko ikasketak ere egin zituen Inés Rivadeneirarekin. TVErako Amigos y canciones del mundo saio txikia aurkezten zuen haurrentzako. Hoy también es fiesta saioan (1973-1974).

Barietate artista

1973an, Las aventuras de Gaby, Fofó y Miliki saioan agertu zen Emilio nebarekin, Rody eta Fofito lehengusuekin, Gaby eta Fofó osabekin eta Miliki aitaren ondoan Los fotógrafos atalean.

1976an hasi zen antzerkian, Manolo Colladoren eskutik Godspell-en, Emilio, Pilar eta Amparo neba-ahizpekin batera.[4] Pepín en el viaje a los planetas komedia musikala idatzi eta estreinatu zuen, Alcalá antzokian Emilio Aragónek zuzendua.[5] Daniel Montorio saria irabazi zuen Urteko Antzerki musikarik onenagatik, Las cuatro cartas komedia musikalarengatik, Infanta Isabel antzokian estreinatua.[6]

1981ean LP bat argitaratu zuen: Lanza perfume.[7] Hiru urte geroago, telebistara itzuli zen, Leo contra todos haurrentzako lehiaketaren buru izateko.

Laurogeiko hamarkadaren bigarren erdian, artistikoki elkartu zitzaion aitari, eta elkarrekin haurrentzako hainbat disko grabatu zituzten. Besteak beste, La vuelta al mundo en 30 minutos, El fantasma de la sopera eta El flautista de Hamelin.

Ritak musika-ikuskizunak idatzi zituen No sé atar mis zapatos eta Estás contento, sí señor, nazio mailako antzerki-jaialdietan aurkeztuz. Antzerkian Uno y una son tres lanarekin amaitu zuen ibilbidea. Bere aitarekin batera aurkeztutako musika-ikuskizuna da, Ritaren Manuel Feijóo semerekin batera.

Telebista pribatuak iristean, Miliki aitarekin batera, kontratatu zuen lehenik Antena 3ek, eta bertan La merienda (1990-1991) eta La guardería (1990-1991) aurkeztu zituzten, geroago Telecincok, Superguay (1991-1993) eta, azkenik, Televisión Españolan, El gran circo de TVE (1993-1995).[8]

Hurrengo urtean, beti aitarekin batera, El circo del arte antzerki-ikuskizuna jarri zuten martxan, Emilio Aragon nebaren eta haren aitaren ekimenez, zirkuko ikuskizuna zaharberritzeko. Ikuskizuna 1999 arte mantendu zen.

Musikagile

Musikagile eta letrista gisa, Monano eta Su Banda haur taldearekin grabatu zituen hiru albumak eta aitarekin grabatu zituen 5 albumak ageri dira.

Beste artista batzuentzat konposatu du, eta telebistako goiburuak ere interpretatu ditu: Noeli, Sin ir más lejos, La guardería, Amigos y canciones del mundo, El circo de televisión, Superguay, Tompy, el conejito de trapo, iragarkian irratian, etab.[9][10] Eta orkestraziozale gisa, euren telebistako saioetako musika intzidental guztia Ritak konposatu zuen. Era berean, bitxikeria gisa, Ritak La guardería programan esan zuen La Aldea del Arce animazio-seriearen sintonia ere konposatu zuela, “Nahiz eta Emilio Aragon jarri”, esan zuen.

Abeslari

2003an, helduentzako disko bat grabatu zuen: Cómo hemos cambiado, Joaquín Sabina, Santiago Auserón, Manolo Tena edo Antonio Vegaren kantak bolero-erritmoan kantatuz.

Bizitza pertsonala

Rita Irasema Emilio Aragón "Miliki" pailazoaren eta Rita Violeta Álvarez Fernández kubatarraren alaba da. Ritak hiru neba-arreba ditu: María Pilar, Globomediako enpresaburu eta langilea; Emilio Aragon aktore eta musikaria; eta María Amparo, El gran juego de la oca lehiaketako eta Médico de Familia serieko eszenografoa.[11] Manuel Feijóo zirkoko enpresaburuarekin ezkonduta dago, eta Manuel Feijóo aktore eta gidoilariaren, Néstor Feijóo kantariaren eta Emilio Feijóo komediantearen ama da.[12] Azken urteetan, basamortu espiritualean zazpi urte eman ondoren, katolizismoa berpiztu eta bere musika eskolan, familian eta Jainkoan bizi dela erakutsi zuen.[2]

Telebista

Urtea Izenburua Katea Oharrak
1958 El Show de Gaby Fofó y Miliki CMQ Televisión
1965-1968 El show de las cinco Canal 2 (Puerto Rico), Canal 8 (Venezuela)
1971-1972 El show de Gaby Fofó y Miliki Canal 13 (Argentina)
1973 Las aventuras de Gaby, Fofó y Miliki TVE Los fotógrafos saioan agertu zen.1973.07.26
1973-1974 Hoy también es fiesta TVE
1979 El gran circo de TVE TVE Saioa: 1979.12.27
1981 El gran circo de TVE Especial Navidad TVE 1981.12.25
1981 300 millones TVE 1981.12.29
1981 Esta noche TVE 1981.11.12
1983 El loco mundo de Los Payasos TVE 1983.09.03
1983-1984 Leo contra todos TVE
1987 Cabalgata de los Reyes Magos 1987 (con los Electroduendes) TVE-1 Milikirekin
1987 Un, dos, tres... responda otra vez TVE-1 "Navidad 1987" saioa
1990-1991 La merienda Antena 3
1990-1991 La guardería Antena 3
1991-1993 Superguay Telecinco
1991 <i id="mwAUE">VIP noche</i> Telecinco Gonbidatua
1993 TP de Oro 1992 TVE-1
1993-1995 El gran circo de Televisión Española TVE-1
1993 Comienza la temporada (Presentación de la temporada 1993/1994 de TVE) TVE-1 Milikirekin batera gonbidatua
1994, 1995 y 1999 Telepasión española TVE-1
1994 ¿Qué apostamos? TVE-1 1994.06.24
1995 Un paseo por el tiempo TVE-1 Aragón famialiarekin batera me
1996 Médico de familia Telecinco 2. denboraldia, 5. atala: "Cuando el circo llega al barrio"
1996 Pasa la vida TVE-1 Mezua
1999-2002 Trilocos La 2
1999 Compañeros Antena 3 Atala:"Se el de antes"
1999 Cine de barrio TVE-1 1999.12.04
1999 Gala Unicef, A mis niños de 30 años TVE-1
2001 Gala Unicef, Navidades animadas TVE-1

Diskografia

  • Gaby, Fofó y Miliki y familia en el Show de las 5 (1965)
  • La familia unida (1976)
  • Lanza perfume (1981)
  • Lanza perfume / Impresiones (singlea) (1981)
  • La vuelta al mundo en 30 minutos (1986)
  • Super disco fiesta / mundo de papel (singlea) (1987)
  • La fiesta (1987)
  • El cocodrilo dormidito / Vaya caras, vaya jetas (singlea) (1987)
  • El flautista de Hamelín (1988)
  • El flautista de Hamelín (singlea) (1988)
  • La orquesta eres tú / En la escuela (singlea) (1988)
  • Vamos a marcarnos una canción (1991)
  • Navidad / Este coche está gafao (singlea) (1991)
  • No sé atar mis zapatos / Mi abuela (singlea) (1991)
  • Superdiscoguay (1992)
  • ¿Estas contento? ¡Si señor! (1994)
  • Miliki y Rita Irasema (1994)
  • Miliki y Rita Irasema y Los payasos de la Tele (1995)
  • A mis niños de 30 años (1999)
  • El desván mágico de Miliki (2003)
  • Cómo hemos cambiado (boleros del siglo XXI) (2003)[13]


Filmografía

  • 2002: Miliki presenta... Había Una Vez. (voz)
  • 2003: El desván mágico de Miliki.


Ikuskizunak

  • Pepín en el viaje a los planetas (1984)[14][15]
  • La vuelta al mundo en 80 minutos (1986)
  • El flautista de Hamelín (1987)
  • Pon la cara feliz (1989)
  • Una sonrisa y una flor (1991)
  • Mimus (1996)
  • Máscaras (1997)
  • Sueños en la pista (1998)


Sariak eta aintzatespenak

  • 1976an Daniel Montorio saria irabazi zuen Urteko Antzerki musikarik onenarengatik, Las cuatro cartas komedia musikalarengatik.

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.