Riptide (telesaila)
Riptide (euskaraz) EEBBko telesail bat da. 1983ko abenduaren 3tik 1986ko apirilaren 22ra NBC telebista katean aireratu zuten. Euskal Herrian aldiz, ETB1an euskaraz eta ETB2n gaztelaniaz aireratu zen. Telesail honetako aktore nagusiak Perry King, Joe Penny eta Thom Bray izan ziren.
Riptide (telesaila) | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Stephen J. Cannell eta Frank Lupo |
Izenburua | Riptide |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Ekoizpen lekua | Cabrillo Beach (en) , Redondo Beach (Kalifornia) eta Santa Clarita (Kalifornia) |
Sasoi kopurua | 3 |
Atalak | 56 |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | ekintzako telesaila |
Hizkuntza | ingelesa |
Iraupena | 45 minutu |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Babs Greyhosky (en) |
Ekoizle eragilea | Stephen J. Cannell Frank Lupo Babs Greyhosky (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Mike Post |
Emanaldia | |
Jatorrizko igorlea | NBC |
Hasiera-data | 1984ko urtarrilaren 3a |
Amaiera-data | 1986ko abuztuaren 22a |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Los Angeles eta Kalifornia |
htktv.com… | |
Argumentua
Cody Allen (Perry King) eta Nick Ryder (Joe Penny) Ameriketako Estatu Batuetako Armadan egon ondoren Los Angeles hirian Pier 56 Detective Agency (geroago Riptide Detective Agency) izeneko ikertzaile agentzia bat ireki berri dute. Halere, euren ikerketetan konputagailuek eta teknologia garrantzia handia dutenez, gai horretan aditua den Murray "Boz" Bozinsky (Thom Bray) kontratatuko dute, Armadan zeudela ezagutu zuten zientzialari eta hacker buruargi baina sozialki baldarra.
Hiru adiskideak Los Angeles hiriko King Harbor Marina portuan ainguratua dagoen Riptide izeneko bakailao-ontzian bizitzen jarriko dira. Ontzi hau euren egoitza dutelarik, hainbat ikerketa eta abenturetan barneratuko direlarik.
Aktoreak
- Perry King — Cody Allen
- Joe Penny — Nick Ryder
- Thom Bray — Murray "Boz" Bozinsky