Ripollès

El Ripollès Kataluniako iparraldean dagoen eskualdea da, Gironako probintzian kokatutakoa.

Ripollès Katalunian

26.400 biztanle zituen 2005ean, 19 udalerritan banatuta. Ripoll hiriburu eta udalerri populatuena du.

Mugakideak

Iparraldean Alta Cerdanya, Conflent eta Vallespir (Ipar Katalunia), hegoaldean Osona, ekialdean Alt Empordà eta Garrotxa, mendebaldean Baixa Cerdanya eta Bergueda mugakide ditu.

Udalerri nagusiak

  1. Ripoll (hiriburua): 10.842 biztanle (2002).
  2. Sant Joan de les Abadesses: 3.655.
  3. Campdevanol: 3.412.
  4. Camprodon: 2.312.

Inguru naturala

Puigmal (2.910 m) eta Pic de Bastiments (2.875 m) mendiak eskualde honetan kokatuta daude, Ipar Kataluniarekin mugan.

Ondare kulturala

Santa Maria de Ripoll eta Sant Joan de les Abadesses-en monasterioak erromaniko kataluniarraren adibide ederrak dira.


Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.