Rio Conchos (filma)
Rio Conchos, 1964ko Gordon Douglas estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako western film bat da. 1958ko Clair Huffaker idazlearen Guns of Rio Conchos (Rio Conchosko pistolak) eleberrian oinarritua dago. Richard Boone, Stuart Whitman, Tony Franciosa, Edmond O'Brien eta Jim Brown aktoreek antzeztu zuten.
Rio Conchos (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1964 |
Izenburua | Rio Conchos |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | Westerna |
Iraupena | 107 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | Utah |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Gordon Douglas |
Antzezlea(k) | |
Richard Boone Stuart Whitman Anthony Franciosa Jim Brown Vito Scotti (en) Kevin Hagen (en) Edmond O'Brien Robert Adler (en) Timothy Carey Barry Kelley Robert Adler Rodolfo Acosta Warner Anderson Wende Wagner | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | David Weisbart |
Konpainia ekoizlea | 20th Century Fox |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Jerrald Goldsmith |
Argazki-zuzendaria | Joseph MacDonald |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Mexiko |
Argumentua
AEBetako Zalduneriako soldaduek, Haven kapitainak (Stuart Whitman), Franklyn afroamerikar sarjentuak (Jim Brown), amerindiarrak gorrotatzen dituen Lassiter komandante konfederatu ohiak (Richard Boone), eta RodrÃguez mexikar labandun hiltzaile presoak (Tony Franciosa), Rio Grande ibaia zeharkatu eta Mexikon barneratuz, aurrez ohostutako errifle kargamendu bat apatxe talde bati saldu nahi dion Pardee kolonel konfederatu (Edmond O'Brien) atzemateko misio sekretuaren ardura jaso dute, Pardeek salmentatik lortutako diruaz Batasunaren aurkako beste gerra bati ekin nahi baitio. Bidean, soldadu taldeari Sally (Wende Wagner) neska apatxe batuko zaio.
Aktoreak
- Richard Boone: James 'Jim' Lassiter maiorra eta soldadu konfederatu ohia
- Stuart Whitman: Haven kapitaina
- Tony Franciosa: Juan Luis Rodriguez edota Juan Luis Martinez
- Edmond O'Brien: Theron 'Gray Fox' Pardee kolonela
- Jim Brown: Franklyn sarjentua
- Wende Wagner: Sally, apatxe neska
- Warner Anderson: Wagner kolonela
- Rodolfo Acosta: Ator Odolduna, apatxe buruzagia
- Barry Kelley: Espetxeko croupierra
- Vito Scotti: Bidelapur buruzagi irribarretsua
- House Peters, Jr.: Johnson mm aiorra
- Kevin Hagen: Major Johnson edota Blondebeard
- Robert Adler: Pardee soldadua (krediturik gabe)
- Timothy Carey: Chico, tabernako jabea (krediturik gabe)
- Abel Fernandez: Mexikon zaindaria (krediturik gabe)
- Mickey Simpson: Franklyni zerbitzatzea uko egiten dion tabernaria (krediturik gabe)
Kanpo estekak
- [https//m.imdb.com/title/tt0058525/ IMDBko fitxa irakurgai] (Ingelesez)