Rinus Michels

Rinus Michels (Amsterdam, 1928ko otsailaren 9aAalst, Belgika, 2005eko martxoaren 3a) futbolari eta entrenatzaile herbeheretarra izan zen. Bere ibilbide osoa jokalari moduan Ajax Amsterdamen egin zuen (1946–1958, 264 partida, 122 gol), eta bertan entrenatzaile ere ibili zen geroago.

Rinus Michels

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMarinus Jacobus Hendricus Michels
JaiotzaAmsterdam, 1928ko otsailaren 9a
Herrialdea Herbehereetako Erresuma
Lehen hizkuntzanederlandera
HeriotzaAalst, 2005eko martxoaren 3a (77 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzaknederlandera
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria eta futbol entrenatzailea
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Amsterdamgo Ajax1946 / 1958264122
Herbehereetako futbol selekzio nazionala1950 / 195450
 
Posizio edo espezialitateaaurrelaria
Altuera186 zentimetro
Jasotako sariak
Izengoitia(k)El General, Míster Mármol, L'home de marbre eta L'Esfinx

FIFA: 33960 Find a Grave: 10587819 Edit the value on Wikidata

Entrenatzaile lanetan lorpenik handienak eskuratu zituen, Europako Kopa irabaziz Ajaxekin 1971an eta Espainiako Liga FC Barcelonarekin 1974an. Urte hartan bertan iritsi zen Herbehereetako futbol selekzio nazionalarekin Munduko Txapelketaren finalera, txapeldunorde gedituz, eta 1988an azkenean lortu zuen historiako selekzioaren titulu bakarra, Europako Txapelketa alegia.

"Total football" delakoaren sortzailetzat hartu zuten 1970eko hamarkadan, eta FIFAk "mendearen entrenatzaile"-tzat 1999an.

Entrenatzailearen ibilbidea

  • 1953–1954 Asser Boys
  • 1960–1964 JOS
  • 1964–1965 AFC
  • 1965–1971 eta 1975–1976 Ajax
  • 1971–1975 eta 1976–1978 Barcelona
  • 1974, 1984–1985, 1986–1988 eta 1990–1992 Herbehereak
  • 1979–1980 Los Angeles Aztecs
  • 1980–1983 FC Köln
  • 1988–1989 Bayer Leverkusen
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.