Rimux
Rimux[1], akadiar dinastiako bigarren Sumerreko erregea izan zen. Sargon Akadekoaren semea, honen ondoren gobernatu zuen. K.a. XXIV. mendearen erdialde inguruan.
Rimux | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Akad (hiria), ? |
Heriotza | Akadtar Inperioa, ? ( urte) |
Familia | |
Aita | Sargon Akadekoa |
Ama | Tashlultum |
Anai-arrebak | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | subiranoa |
Bere aitaren erregealdiaren amaieran agertu zen matxinada orokorreko egoera heredatu zuen, gogortasunez aurre egin ziona. Matxinada hau, lehenik, hiri bakan batzuen manifestazioekin agertu zen, Ur, Uruk, Umma, Lagash eta Kazallu kasu, eta, ondoren, Elameko herri konfederazio baten aurkako gatazkarekin. Uste denez, bere erregealdian, Eblak, aurretik galdutako bere independentzia berreskuratu zuen. Azkenik, jauregiko matxinada baten ondorioz hila izan zen. Bere ondorengoa, bere anaia Manixtuxu izan zen.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.