Rilako monasterioa
Rilako monasterioa (bulgarieraz: Рилски Манастир, Rilski Manastir) X. mendean sortu zuen Ivan Rilski bezala ezaguna den San Joan Rilakoa, Bulgariako Eliza Ortodoxoak santu gisa gurtzen duen eremutarra. Monasterioa Bulgariako mendebaldean, Rila mendietan dago, Rilski ibaiaren haran sakon batean. Sofia hiriburutik 120 kilometrotara dago. 1983tik Unescok Gizateriaren Ondarea bezala sailkatu zuen. Bulgariako helburu turistiko garrantzitsuenetariko bat da eta benetako sinboloa bulgariarrentzat.[1]
Rilako monasterioa | |
---|---|
Рилски манастир | |
UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Rila Monastery | |
Kokapena | |
Herrialdea | Bulgaria |
Bulgariako oblast | Kiustendil probintzia |
Bulgariako udalerri | Rila Municipality |
Kokapen fisikoa | Rila |
Koordenatuak | 42°08′00″N 23°20′25″E |
Altitudea | 1.147 m, itsas mailaren gainetik |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 946 |
Erlijioa | Eliza ortodoxoa |
Arkitektura | |
Azalera | 11 ha |
Gizateriaren ondarea | |
Erreferentzia | 216-001 |
Eskualdea[upper-roman 1] | Europa eta Ipar Amerika |
Izen-ematea | bilkura) |
Webgune ofiziala | |
|
Historia
Tradizioz, monasterioaren fundazioa Ivan Rilski ermitauari egotzi zitzaion; berak eman zion izen hori. Eraikuntza Petri I.a Bulgariakoaren (927-968) erregealdia egin zen. Ivan ermitau gisa Rila mendietan erretiratu zen. Bere hagiografiak kontatzen du santua hilkutxaren itxurako zuhaitz baten zuloan bizi zela. Bere santu ospea laster zabaldu zen eta bere eredua jarraitu nahi zuten beste batzuk elkartu zitzaizkion. Komunitatea ondasun materialik gabeko kobazulo batean bizi zen, monasterioaren kokalekutik oso gertu. Eraikinak bere dizipuluek altxatzen zituzten bitartean, instrukzioen bila harengana joaten ziren. Santua hil zenean bere hilobia gune sakratua bihurtu zen eta monasterio primitiboa konplexu handiago bihurtu zen. Erdi Aroko Bulgariako bizitza espiritual eta sozialean paper garrantzitsua izan zuen.
Sortu zenetik, Rila monasterioa Bulgariako agintariek finantzatu eta errespetatu dute. Dohaintza garrantzitsuak egin ziren Bulgariako Bigarren Inperioan Otomandar Inperioak lurraldea okupatu arte. Monasterioa XII eta XIV mendeen artean bere gailurrera iritsi zen.
Rila monasterioa gaur egungo gunean Hrelyu jaun feudalak berreraiki zuen XIV. mendearen lehen erdian. Konplexuko eraikin zaharrenak garai horretakoak dira: Hrelja dorrea (1334-35), ondoko eliza txiki bat (1343), apezpikuaren tronua eta grabatu ederrez apaindutako ateak. Hala ere, otomandarren joan-etorriak XIV mendearen amaieran inkursio ugari egin zituzten eta XV. mendearen erdialdean monasterioa suntsitu zuten.
Mara Branković sultanari, Errusiako Eliza Ortodoxoari eta Athos mendiko San Panteleimon monasterioaren dohaintzei esker, Rila monasterioa XV mendearen amaieran berreraiki zuten, Dupnica eskualdeko hiru anaien eskutik. Gainera, sultanaren eraginari esker, Ivan Rilskiren erlikiak 1469an Tarnovotik konplexu berrira eraman zituzten.
Konplexuak bulgariar hizkuntza eta kultura babesleku gisa izan zen Bulgaria okupatuta egon zen garaietan. Bulgariako Pikzunde Nazionalaren garaian (XVIII-XIX. mendeetan), monasterioa 1833an erre egin zen. 1834 eta 1862 bitartean berreraiki zuten herrialde osoko bulgariar aberatsen laguntzaz, Alexi Rilets arkitektoaren proiektuaren arabera. Egoitzako eraikinen eraikuntza 1816an hasi zen eta kanpandegi bat gehitu zitzaion Hrelyu dorreari, 1844an. Neofit Rilskik, bestetik, monasterioan eskola bat sortu zuen.[2]
Monasterioa ezaguna da Vassil Levski, Gotse Delchev, Peyo Yavorov eta beste bulgariar iraultzaileak bertan ezkutatu zirelako. Monasterioko multzoa, Bulgariako Pizkundeko maisulan gehienak bezala, Monumentu Historiko Nazional izendatu zuten 1976an eta 1983an monasterioa Unescok Gizateriaren Ondare izendatu zuen.[3] 1991az geroztik Bulgariako Eliza Ortodoxoaren Sinodoaren menpe dago.
2002ko maiatzaren 25ean, Joan Paulo II.ak, Bulgariara egin zuen erromesaldian, Rila monasterioa bisitatu zuen.
Iruditegia
- Monasterioa mendien artean dago.
- Kanpoko ikuspegia.
- Monje bat.
- Galeria bat.
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- Youtubeko bideoa: Rilako monasterioa eta mendiak.
- (Ingelesez):Monasterioaren webgune ofiziala.
- (Gaztelaniaz):Informazio turistikoa.