Rikkokushi
'Rikkokushi' (japonieraz: 六国史) Japoniako sei historia nazionalen bildumaren izenburua da. Testu horietan lehen garaietatik 887 arteko historia eta mitologia bildu zuten. Sei historiak VIII. eta IX. mendetan idatzi ziren, enperadorearen gortean. Txineraz idatzi ziren.[1]
Rikkokushi | |
---|---|
Jatorria | |
Jatorrizko herrialdea | Japonia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | official history (en) |
Hizkuntza | txinera klasikoa |
Historia
VIII. eta IX. mendeetan Sakamoto enperadoreen agindupean, Japoniako historia eta mitologiari buruzko bilketa handia egin zen. Idazteko oinarri moduan testu desberdinak erabili zituzten, besteak beste, gortean gordeta zeuden Inperioaren Aferen Nagusien Ministeriokoak eta Afera Zeremonialen Ministerioak idatzitako pertsonalite handiko biografiak.
Bildumaren liburuak
Bilduman testu hauek zeuden:[2]
- Nihon Shoki: Nihongi edo Japoniako Kronika. Hogeita hamar liburuki dira eta mitologia garaia 687. urte arteko gertaerak biltzen ditu. 720. urtean Toneri Shinnōk osatu zuen.
- Shoku Nihongi: Shokki edo Japoniako Kronikaren Jarraipena. Berrogeita hamar liburuki dira. Kronologikoki 697. urtetik 791. urte arte doa. 797an Fujiwara no Tsugutadak eta Sugano no Mamichik osatu zuten.
- Nihon Kōki: Japoniako Ondorengo Kronika. Berrogeita hamar liburuki dira. Kronologikoki 792tik 833 arte doa. 840an Fujiwara no Fuyutsuguk eta Fujiwara no Otsuguk osatu zuten.
- Shoku Nihon Kōki: Japoniako Ondorengo Kronikaren Jarraipena. Hogei liburuki dira. Kronologikoki 833tik 850 arte doa. 869an Fujiwara no Yoshifusa, Fujiwara no Yoshimi, Tomo no Yoshio eta Haruzumi no Yoshitada idazleek osatu zuten.
- Nihon Montoku Tennō Jitsuroku: Montoku jitsuroku edo Japoniako Montoku Enperadorearen Benetako Errekor. Hamar liburuki dira, 850tik 858 arte. 879an Fujiwara no Mototsunek eta Sugawara no Koreyoshik osatu zuten.
- Nihon Sandai Jitsuroku: Sandai jitsuroku edo Enperadoreen Hiru Belaunaldien Benetako Errekor. Berrogeita hamar liburuki dira, 858tik 887 arte. 901an Fujiwara no Tokihirak eta Ōkura no Yoshiyukik osatu zuten.
Kronologia
Bibliografia
- Kōdansha, ed. (1983). Kodansha Encyclopedia of Japan. Kōdansha.
- Sakamoto, Tarō; John S. Brownlee itzultzailea (1991). The Six National Histories of Japan. UBC Press, University of Tokyo Press. ISBN 0-7748-0379-7.
Erreferentziak
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.