Rikardo III.a (1955eko filma)
Rikardo III.a (ingelesez Richard III) 1955eko Laurence Olivier zinema zuzendari eta ekoizlearen drama filma da. William Shakespeare antzerkigilearen izenburu bereko Rikardo III.a antzezlanean oinarrituta dago. Bertan, Laurence Olivier, Ralph Richardson, Claire Bloom, Cedric Hardwicke, John Gielgud, Laurence Naismith eta Norman Wooland aktoreek antzeztu zuten.
Rikardo III.a (1955eko filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1955 |
Izenburua | Richard III |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa latina |
Jatorrizko herrialdea | Erresuma Batua |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa, epic film (en) , zinema historikoa eta lan literario batean oinarritutako filma |
Iraupena | 161 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | Richard III (en) |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Laurence Olivier |
Gidoigilea(k) | Laurence Olivier David Garrick |
Antzezlea(k) | |
Laurence Olivier (Rikardo III.a Ingalaterrakoa) Ralph Richardson (Henry Stafford, 2nd Duke of Buckingham) Claire Bloom (Ana Neville) Cedric Hardwicke (Eduardo IV.a Ingalaterrakoa) John Gielgud (George Plantagenet, 1st Duke of Clarence (en) ) Laurence Naismith (Thomas Stanley, 1st Earl of Derby (en) ) Norman Wooland (en) (William Catesby (en) ) Mary Kerridge (Elisabet Woodville) Pamela Brown (Jane Shore (en) ) Stanley Baker (Henrike VII.a Ingalaterrakoa) Douglas Wilmer (Thomas Grey, 1st Marquess of Dorset (en) ) Helen Haye (Cecily Neville, Duchess of York (en) ) Andrew Cruickshank (Robert Brackenbury (en) ) Michael Gough Michael Ripper Esmond Knight (Richard Ratcliffe (en) ) John Laurie (Francis Lovell, 1st Viscount Lovell (en) ) Russell Thorndike (en) Timothy Bateson (en) Patrick Troughton (James Tyrrell (en) ) Paul Huson (Eduardo V.a Ingalaterrakoa) Alec Clunes (en) (William Hastings, 1st Baron Hastings (en) ) John Phillips (en) (John Howard, 1st Duke of Norfolk (en) ) Clive Morton (Anthony Woodville, 2nd Earl Rivers (en) ) Dan Cunningham (en) (Richard Grey (en) ) Andy Shine (en) (Richard of Shrewsbury, 1st Duke of York (en) ) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Laurence Olivier Alexander Korda |
Edizioa | Helga Keller (en) |
Ekoizpen-diseinatzailea | Roger K. Furse |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | William Walton |
Argazki-zuzendaria | Otto Heller |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Britainiar Inperioa |
ikusi
| |
Historia | |
Jasotako sariak | BAFTA Award for Best Film (en) David di Donatello for best foreign production (en) David di Donatello for Best Foreign Actor (en) Golden Globe Award for Best English-Language Foreign Film (en) BAFTA Award for Best British Film (en) |
Nominazioak | |
Berez, Henrike V.a (1944) eta Hamlet (1948) filmekin batera Olivierrek Shakespearen antzezlanen zinemarako egokitzapenen trilogia osatzen du.
Gizonezko aktore onenaren Oscar Sariaren izendapena jaso zuen (Laurence Olivier), filma onenaren eta aktore onenaren BAFTA Sarien izendapenak eta atzerritar film onenaren Urrezko Globo Sariaren izendapenak ere bai.
Argumentua
XV. mendea, Ingalaterrako Erresuman gerra zibila piztu berri da: Bi Arrosen Gerra (1455-1485), bertan Lancaster etxea (arrosa gorria) eta York etxea (arrosa zuria) elkarren artean borrokan dabiltza; azken finean, erregearen absolutismoa eta nobleziaren arteko azken lehia da. Mortimer Crosseko garaipenak Lancastertarrak zokoratu eta Eduardo IV.a Yorkekoa (Cedric Hardwicke) errege izendatu da. Errege berriak garaipen horretan bere bi anaiak lagun izan zituen: Rikardo Gloucesterreko dukea (Laurence Olivier) eta George, Clarenceko dukea (John Gielgud). Rikardoren pertsonaia iluna -desitxuratua, beti ilunpean eta azpijokoan- Ingalaterrako historiaren orrialde ilunenetako bat da
Aktoreak
York etxea
- Laurence Olivier: Rikardo Gloucesterreko dukea; gerora, Rikardo III.a Ingalaterrakoa
- Cedric Hardwicke: Eduardo IV.a Ingalaterrakoa
- John Gielgud: George, Clarenceko dukea
- Paul Huson: Galesko printzea
- Andy Shine: Richard Shrewsburykoa, Yorkeko dukea
- Helen Haye: Cécile Neville, Yorkeko dukesa
- Pamela Brown: Jane Shore (erregearen maitalea)
- Ralph Richardson: Henry Stafford, Buckinghamgo dukea
- Alec Clunes: William Hastings, lord Hastings
- Laurence Naismith: Thomas II.a Stanley Manekoa
Lancaster etxea
- Mary Kerridge: Elisabeth Woodville, Ingalaterrako erregina
- Clive Morton: Anthony Woodville
- Dan Cunningham: Richard Grey
- Douglas Wilmer: Thomas Gray
- Claire Bloom: Ana Neville
- Stanley Baker: Henry Richmondekoa (gerora Henrike VII.a Ingalaterrakoa, Tudor etxeko lehenbiziko erregea)
- Gainontzeko aktoreak
- John Laurie: Lovel
- Esmond Knight: Sir Richard Ratcliffe
- Norman Wooland: Catesby