Rikardo Gonzalez de Durana

Rikardo Gonzalez de Durana (Oreitia, Araba, 1959) euskal bertsolaria da. Gasteizko Bertso Eskolako sortzaileetako bat da. Lehenengo Arabako Bertsolari Txapelketan parte hartu zuen 1984an. Gerora Prudentzio Deuna Sariketa deitu zen Arabako Bertsolari Txapelketan urtero parte hartu zuen eta bi urtetan irabazi zuen, 1992an eta 1995ean. 2002an Arabako Bertsolari Txapelketak bere lehendabiziko izena hartu zuen, eta urte horretan Rikardok finalista bukatu zuen.

Rikardo Gonzalez de Durana
Bizitza
JaiotzaOreitia, 1959 (64/65 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria

Urte askoz Arabako Bertsozale Elkarteko lehendakaria izan zen.

Ikus, gainera

  • Gasteiztar ospetsuen zerrenda

Kanpo loturak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.