Riimmajávri

Riimmajávri aintzira Enontekiö udalerri finlandiarrean dagoen aintzira bat da, Raittijärvi sami herrixkatik eta Norvegiako mugatik hurbil dagoena. Käsivarsi Eremu Basatian dago, Lappi osoko hegazti-espezie ugarienak aurki daitezkeen eremu basatian, hain zuzen; aliota txikiak, antzara nanoak, belatz handiak, elur-hontzak, eskandinaviako lagopodoak, ipar-belatzak, ipar-kaskabeltzak, laponiako kaskabeltzak, marikoi isats-luzeak, negu txontak eta papourdinak dira, esaterako, aintzira inguruan aurki daitezkeen hegazti-espezie batzuk. Inguruko baldintza latzei probetxu ateratzea lortu duten animalia ugari dago ere; hala nola, azeri zuri eta gorriak, elur-oreinak, erbinude zuriak, eskandinaviako lagopodo eta lursaguak, ipar-katamotzak, jatunak, mendi lemingak, lursagu txikiak eta tundrako satorrak [1].

Riimmajávri aintzira
Riimmajávri (se)
Motaaintzira eta lake or pond (en) Itzuli
Geografia
Map
Koordenatuak69°11′59″N 21°11′24″E
Estatu burujabe Finlandia
Regional State Administrative AgencyRegional State Administrative Agency for Lapland
Finlandiako eskualdeakLappi
Finlandiako udalerriakEnontekiö
HustubideaLätäseno ibaia

Uda partean iristen diren beste ohiko biztanle batzuk hartz arreak eta otsoak dira.

Pitsusjärvi aintzira Riimmajávriren bizilagun nagusia da. Zuzenean Eskandinaviako mendietatik datorren Urtasjoki ibaiko urak betetzen du aintzira; bestalde, ateratzeko orduan, ura, Lätäseno ibaiaren bitartez, Botniako Golkoraino doa. Gutxi gorabehera, azarotik ekainera izoztua egon ohi da aintzira.

Aintzira oso ezaguna da arrantza munduan; izan ere, bertan, amuarrain marroi eta laponiako amuarrain artiko handienak arrantzatzera uda partean etorri ohi diren arrantzaleen kopurua handia da.

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.