Rigas Velestinlis
Rigas Velestinlis (grezieraz: Ρήγας Βελεστινλής) edo Rigas Feraios (grezieraz: Ρήγας Φεραίος) (Feres, 1757 – Belgrad, 1798ko ekainaren 24a) greziar idazle eta iraultzailea izan zen. Greziar Pizkunde Kulturalean parte hartu zuen. Otomandar Inperioaren aurkako Balkanen matxinadan parte hartu zuen eta Greziako Independentzia Gerraren aitzindaria izan zen.
Rigas Velestinlis | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Ρήγας |
Jaiotza | Velestino (en) , 1757 |
Herrialdea | Otomandar Inperioa |
Bizilekua | Velestino (en) Ampelakia (en) Kissos (en) Konstantinopla Bukarest Viena |
Lehen hizkuntza | greziera modernoa |
Heriotza | Belgrad, 1798ko ekainaren 24a (40/41 urte) |
Heriotza modua | heriotza zigorra giza hilketa: urkatzea |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | greziera modernoa frantsesa greziera |
Jarduerak | |
Jarduerak | diplomazialaria, kazetaria, filosofoa, itzultzailea, poeta, idazlea eta politikaria |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Mugimendua | Modern Greek Enlightenment (en) |
Gaztetan irakasle izan zen eta otomandarrei aurre egin zien. Athos menditik igaro ondoren, Konstantinoplara joan zen, non Alexander Ypsilantis fanariotako idazkaria izan zen.
Bukaresten eskolara itzuli eta hainbat hizkuntza ikasi zituen. Nikolaos Mavrogenis printzearentzat lan egin zuen. Itzultzaile gisa ere lan egin zuen Frantziako kontsuletxean eta grezierara itzuli zuen Marseillesa.
1793an Vienara iritsi zen, non greziar bizilagunak handi bat zegoen. Bere asmoa Napoleon Bonaparte jeneralari otomandarren aurkako matxinada baterako laguntza eskatzea zen. Grezierazko egunkari bat argitaratu zuen, Efimeris izenekoa. Frantziako Iraultzaren printzipioetan oinarritutako panfletoak, grezierazko itzulpenetan eta olerkietan ere argitaratu zituen.
Traizionatu ondoren, Austriako agintariek atxilotu egin zuten Triesten. Austriarrek Belgradeko gobernadore otomanoari eman zioten. Han espetxeratu, torturatu eta hil egin zuten.
Lanak
Itzuliak
- Σχολεῖον τῶν ντελικάτων ἐραστῶν. (L'École des amants délicats. Livre moral contenant le récit d'événements curieux auxquels furent mêlées les plus jolies femmes de Paris qui vécurent pendant ce siècle.), (Rétif de la Bretonne, Les Contemporaines.), Baumeister, Vienne, 1790.
- Φυσικῆς Ἀπάνθισμα. (Florilège de physique, ou Éléments de physique, au profit des Grecs intelligents et studieux.), (Diderot et D'Alembert, Encyclopédie ou Dictionnaire raisonné des sciences, des arts et des métiers), Vienne, 1790.
- Νέoς Ἀνάχαρσις. (quatrième tome des Voyages du jeune Anacharsis en Grèce. de Jean-Jacques Barthélemy), Frères Poulios, Vienne, 1797.
- Le Trépied moral, Frères Poulios, Vienne, 1797 ; comprenant :
- L'Olympiade. de Pietro Metastasio.
- La Bergère des Alpes. de Jean-François Marmontel.
- Le Premier matelot de Salomon Gessner.
Olerkiak
- Thourios ou Hymne patriotique., Frères Poulios, Vienne, 1797.
Lan politikoak
- Nouvelle Administration Politique, Vienne, 1797.
- Vade mecum Militaire, Vienne, 1797.
Iruditegia
- Rigas (Peter von Hess)
- Rigasen oroimenezko plaka Vienan
- Rigasen estatua Belgraden
- Rigasen estatua Atenasen (Ioannis Kossos)
- Ikono Greziako mapan
- "Thourios" eskuidatzia
- Rigas eta Adamantios Korais Greziari altxatzen laguntzen (Theophilos Hatzimihail)