Rig-veda

Rig-veda Indiako antzinako testu sakratu bat da, sanskritoz idatzia.

  • ṛgveda IAST sisteman.
  • ऋग्वेद, sanskritozko devanagari idazkeran.
  • Ahoskatzea: rigvedá
  • Etimologia: izena rich edo richa: goralpena, ahapaldi sakratua, eta vedah, "ezagutza" (latinezko vedere eta veritas hitzen kognatua) hitzen arteko elkarketa da.
Rig-veda
Jatorria
Egilea(k)Rishi (en) Itzuli
Sorrera-urteaK.a. 1500
Izenburuaऋग्वेद
Jatorrizko herrialdeaIndia
Ekoizpen lekuaZazpi ibai sakratuak
Ezaugarriak
Genero artistikoaerlijio literatura eta liburu santua
HizkuntzaVedikoa
Egile-eskubideakjabetza publiko eta jabetza publiko
Deskribapena
Honen parte daVedak

Ereserki bilduma bat da, antzinako sanskrito vedikoz idatziak eta jainkoei eskainiak. Vedak izenaz ezagutzen diren lau liburuetatik antzinakoentzat hartzen da[1].

Rig-vedan agertzen diren pasarte geografiko eta etnologiko batzuek testua K. a. 1400 eta K. a. 1100 bitartean idatzia zela iradokitzen dute (garai vediko goiztiarra), Sapta Sindhu eskualdean, Punyaben.

Horregatik, testu erlijioso indiarren artean antzinakoentzat hartzen da, eta indoeuropar hizkuntza batean idatzitako zaharrenetako bat. Mendeetan zehar ahozko tradizioz mantendu zela uste da, eta ez zela idatziz jarri Erdi Aroaren hasiera arte. Kontserbatzen diren eskuizkriburik zaharrenak gure aroko XI. mendean idatzita daude.

Testua

Rig-veda 1028 ereserkiz osatuta dago (edo 1017, hamaika valakhilya edo bertso apokrifo) kentzen badira, 8,49tik 8,59ra). Sanskrito vedikoaz idatzita daude, eta horietako asko sakrifizio erritualetarako erabiltzen zirela uste da.

Ereserki nahiko laburrez osatutako bilduma luze hori nagusiki jainkoak goraipatzeko erabiltzen da. Mandala izenaz ezagutzen diren hamar liburutan antolatuta dago. Mandala bakoitzak suktak ditu, rich (pluralean richas) izeneko norbanako bertsoez osatuak daudenak, nondik Rig-veda izena datorren.

Mandalak ez dira, inola ere, berdinak luzeran edo antzinatasunean: 2tik 7rakoek (liburu familiarrak izenaz ezaguvak eta libururik laburrenak dituztenak, luzeraren arabera ordenatuak) testuaren % 38 dute; hurrengo biek —adin ertainekoak dira—, testuaren % 15 eta % 9 dute, hurrenez hurren. Azkenik, 1.a eta 10.a luzeenak eta modernoenak dira, eta testuaren % 37 dute.

Rig-vedaren babesa

Rig-veda bi shakhak (adarrak, hau da, eskolak) mantendu zuten: Sakala eta Bashkala. Haren antzinatasuna kontuan hartuz gero, testua harrigarriki ondo mantenduta eta usteldu gabe dago, bi aipamenak ia erabat berdinak baitira. Aitareya-bráhmana deritzona Sakala eskolarekin lotua dago. Baskala eskolak Khilania eta Kausitaki-bráhmana mantendu zituen.

Bilketa edo idazketa honek bere barnean testua liburuetan antolatzea hartu zuen, eta aldaketa ortoepikoak ere egin zituen (sandhiaren sistema sanskritoaren erregularizazioa, elkarren ondoan dauden hitzak nola elkartu azaltzen duena).

Idatzia izan zen garaitik, testua bi bertsiotan igorri zen: Samjita-patha (hitz guztiak sandhiaren arau sanskritoen arabera elkartzen dituen eta errezitaziorako erabiltzen den jarraikako bat) eta Pada-pathak hitz bakoitza bere aldetik du, oroitzea errazteko. Pada-patha Samjita-patharen interpretaziotzat har liteke. Jatorrizko testua (ereserkiak rishiek idatzi zituzten bezala berreskuratzearen zentzuan) bien artean dago, baina Samjita-patha jarraikakotik hurbilago.

Rig-vedaren zatiak

Nolabaiteko nahasmena dago Veda hitzarekin, tradizionalki Samjitako testuei ematen zaiena, eta ez honekin lotutakoei, bráhmana testuak edo upanishadak kasu. Adibidez, Aitareia-bráhmana ez da Rig-vedaren zatitzat hartzen baizik eta honekin lotutakoa.

Antolaketa

Numerazio modurik ohikoena liburu, ereserki eta bertsoaren arabera da (eta, beharrezko balitz, padaren arabera (oin poetikoa): a, b, c etab...) Adibidez, lehen pada da:

  • 1, 1, 1a agním īlrie puróhitam (Agni goraipatzen dut, goi apaiza)

Eta azkena honako hau da:

  • 10, 191, 4d yáthāh vah súsahā́sati (konpainia onean egon zaitezten)

Hermann Grassmann sanskritologoak ereserkiak 1etik 1028ra zenbakitu zituen, eta valakhilyak (faltsuak) amaieran jarri zituen. Rig-vedaren 1028 ereserkiek, 1877ko edizioan (Aufrechten), 10552 bertso edo 39.831 pada ditu. Shatapatha-bráhmanak 432.000 silabako kopuru bat ematen du (40 aldiz 10.800 dena, uttara-vediek erabilitako adreilu kopurua). Baina zenbaki horrek justifikazio numerologiko bat du, silaben benetako kontaketan oinarritua ez dagoena. Van Nooten eta Hollanden testu metrikoak (1994) 395.652 silaba ematen dituen bitartean (9,93 silaba pada bakoitzeko). Silaba kopuruaren zenbaketa ez da hain xamurra, sandhiaren arau gramatikalen arabera hitzak elkartzeko moduaren ondorioz. Bertso gehienak jagatiak (12 silabako padak), tri-shtubhak (11 silabako padak), virashak (10 silabakoak) eta Gaiatriak (edo anushtubhak, 8 silabako padekin) dira.

Erreferentziak

  1. Peasant customs and savage myths. Routledge 1999 ISBN 0-415-20426-7. PMC 41360951. (Noiz kontsultatua: 2022-04-27).

Kanpo estekak

Wikitekan badira testuak, gai hau dutenak:
[[:s:{{{1}}}|Rig-veda]]
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.