Riegoren ereserkia

Riegoren ereserkia (gaztelaniaz: Himno de Riego) Rafael del Riego teniente koronelaren zutabe hegalariak abesten zuen ereserkiaren izena da, azken honek Fernando VII.a Espainiako erregearen aurka 1820ko urtarrilaren 1ean Las Cabezas de San Juanen matxinatu zenean. Ereserkiaren hitzak Evaristo Fernández de San Miguelenak dira, eta musika egile ezezagun batena (hala ere, badaude José Melchor Gomisena zela esaten dutenak).[1]

Riegoren ereserkia
Jatorria
Argitaratze-data1820
Honen izena daramaRafael del Riego
Ezaugarriak
Hizkuntzagaztelania
HitzakEvaristo Fernández de San Miguel (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaJosé Melchor Gomis (en) Itzuli

Espainiako ereserki nazional gisa erabili zuten Hirurteko Liberalean (1820-1823), Lehen Errepublikan (1873-1874) eta Bigarren Errepublikan (1931-1939). Erbesteko Espainiako Bigarren Errepublikak ere bere erabilerari eutsi zion desegin zuten arte.

Hitzak

Jatorrizko hitzak bederatzi estrofa dituzte eta honako leloa:

« Soldados, la patria,

Nos llama a la lid.
Juremos por ella,
Prefiero vencer o morir

 »

Hala ere, Bigarren Errepublika garaian, joera antiklerikala zuen bertsio alternatibo bat ospetsu bilakatu zen. Hona hemen bertsio horren hasiera:

« Si los curas y frailes supieran,

la paliza que les van a dar,
subirían al coro cantando:

"¡Libertad, libertad, libertad!"
 »

Erreferentziak

  1. Dowling, John. (1973). José Melchor Gomis, compositor romántico. Madril: Castalia.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.