Ridván

Riḍván (arabieraz: رضوان Riḍwán; Persierako ahoskeran: Rezván, ɾezvɒːn) Bahá'í fedearen ospakizuna. Irauten dituen hamabi egunetan, bahá'í-ek Bahá'u'lláh-k Jainkoaren Agerpena zela aldarrikatu zuen garaia gogoratzen dute.[1] Bahá'í egutegian, Jalál hilabetearen 13. eguneko ilunabarrean hasten da; hau da, apirilaren 20an edo 21ean martxoko ekinokzioaren arabera (gregoriotar egutegian ekinokziotik hilabetera doi-doi).[2] Hamabi egunetatik hiru jai sakratutzat hartzen dira eta horietan lana eta eskola bertan behera utzi behar dira: Ridván-eko lehandabiziko, bederatzigarren eta hamabigarren egunetan, hain zuzen ere. [3]

Ridván Lorategia, Bagdad

Ridván hitzak paradisu esan nahi du literalki. Ospakizunak, aldiz, Bagdadeko kanpoaldean kokatzen zen Ridván lorebaratzetik hartzen du; leku hartan eman baitzituen Bahá'u'lláhk Bagdaden bizi izandako azken 12 egunak, Otomandar inperioko agintariek Konstantinoplara erbesteratu baino lehen.[4]

Bahá'í ospakizunik sakratuena da, eta Ospakizun Handiena eta Ospakizunen Erregea izenez ezagutzen da.

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) Smith, Peter. (2000). A concise encyclopedia of the Baháʼí Faith (Ridvan). Oxford: Oneworld Publications, 296–297] or. ISBN 1-85168-184-1..
  2. (Ingelesez) Baha'i Dates 172–221 B.E.. .
  3. Esslemont, J.E.. (1980). Baháʼu'lláh and the New Era. (5. argitaraldia) Wilmette, Illinois, USA: Baháʼí Publishing Trust, 182–183 or. ISBN 0-87743-160-4..
  4. (Ingelesez) Taherzadeh, Adib. (1976). The Revelation of Baháʼu'lláh, Volume 1. Oxford, UK: George Ronald, 259 or. ISBN 0-85398-270-8..

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.