Rick Riordan
Richard Russell "Rick" Riordan (1964ko ekainaren 5a) estatubatuar idazle bat da. Percy Jackson eta Olinpiarrak sagaren egilea izateagatik da ezaguna da.
Rick Riordan | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Richard Russell Riordan |
Jaiotza | San Antonio, 1964ko ekainaren 5a (59 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Bizilekua | San Antonio |
Hezkuntza | |
Heziketa | University of Texas System (en) ![]() Alamo Heights High School (en) ![]() |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, eleberrigilea, irakaslea eta haur literatura idazlea |
Lantokia(k) | San Antonio San Antonio eta Boston |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | fantasia |
rickriordan.com eta readriordan.com | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() | |
![]() |
Helduentzako Tres Navarres liburuen egilea ere bada eta Demigods and Monsters-en edizioan ere lagundu zuen, Percy Jacksoni buruzko bilduma batean. The 39 Clues liburuen garapenean ere lagundu zuen, Hezurren labirintoa deitu zitzaion lehen liburua idatziz.
2012an Egiptoar mitologiari buruzko Kanetarren Kronikak trilogia amaitu zuen eta handik bi urtera, 2014ean, Olinpoko Heroiak saga, Percy Jackson eta Olinpiarrak sagaren jarraipena. Azken liburu hauek greziar mitologian eta erromatarrean oinarriturik daude. Riordanek idatzi dituen liburu gehienak greziar, erromatar edo egiptoar mitologiaren ingurukoak dira, baina denak ere gaur egungo garaietan gertatuko balira bezala irudikatzen ditu.
2015eko urriaren 6an bere saga berria aurkeztu zuen, Magnus Chase eta Asgardeko heroiak: Denboraren ezpata (Ingelesez, The Sword of Summer). Handik gutxira, Apoloren probak: Ezkutuko orakulua deitu zion saga berri bat aurkeztu zuen, Olinpoko heroiak sagaren jarraipena izango zena.
Argitalpenak
Percy Jackson eta Olinpiarrak saga
- Tximistaren lapurra- 2005
- Munstroen itsasoa - 2006
- Titanaren maldizioa -2007
- Labirintoko borroka - 2008
- Olinpoko azken heroia -2009
Bigarren mailako liburuak
- Semijainkoen txostena - 2009
- Semijainkoak eta munstroak - 2009
- Funtsezko gida - 2010
Nobela grafikoak
- Percy Jackson eta tximista-lapurra. Nobela grafikoa. - 2010
- Percy Jackson eta munstroen itsasoa. Nobela grafikoa. - 2013
Olinpoko heroiak saga
- Heroi galdua - 2010
- Neptunoren semea - 2011
- Atenearen lorratza - 2012
- Hadesen etxea - 2013
- Olinpoko odola - 2014
Bigarren mailako liburuak
- Semijainkoaren egunerokoak - 2012
- Greziar jainkoak, Percy Jackson - 2012
- Greziar heroiak, Percy Jackson - 2014
Nobela grafikoak
- Heroi galdua. Nobela grafikoa. - 2010
Kanetarren kronikak saga
- Piramide gorria - 2010
- Suzko tronua - 2011
- Sugearen itzala - 2012
Bigarren mailako liburuak
- Biziraupenerako gida - 2012
Nobela grafikoak
- Piramide gorria. Nobela grafikoa. - 2010
Semijainkoak eta aztiak
- Sobeken semea - 2013
- Serapisen makulua - 2014
- Ptolomeoren koroa - 2015
Magnus Chase eta Asgardeko jainkoak
- Denboraren ezpata - 2015
- Thorren mailua - 2016
- Hildakoen itsasontzia - 2017
Bigarren mailako liburuak
- Heroi nordikoak - 2017
Apoloren probak
- Ezkutuko orakulua - 2016
- Profezia iluna - 2017
- Labirintu kartsua-2018
Tres Navarres saga
- Big Red Tequila - 1997
- Widower's Two-Step - 1998
- The Last King of Texas - 2000
- The Devil Went Down to Austin - 2001
- Southtown - 2004
- Mission Road - 2005
- Rebel Island - 2007
39 pistak saga
- Hezurren labirintoa - 2008