Richard Wagner
Wilhelm Richard Wagner (Leipzig, Saxonia, 1813ko maiatzaren 22a - Venezia, Italia, 1883ko otsailaren 13a) konpositore, orkestra zuzendari eta poesiagile alemaniar handia izan zen, Erromantizismoaren garaikoa. Wagnerren konposizioak aipagarriak dira ehundura konplexuengatik, armonia aberatsengatik eta orkestrazioengatik. Aipagarrienak azken aldikoak dira. Leitmotivak erabiltzen zituen: pertsona, leku, ideia, argumentu edo ezaugarrien aldagai melodikoak. Operako konpositore gehienek ez bezala, Wagnerrek musika ez ezik librettoa ere idazten zuen.
Richard Wagner | |
---|---|
(1871) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Wilhelm Richard Wagner |
Jaiotza | Leipzig, 1813ko maiatzaren 22a |
Herrialdea | Saxoniako Erresuma |
Heriotza | Venezia, 1883ko otsailaren 13a (69 urte) |
Hobiratze lekua | Wahnfried (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Familia | |
Aita | Carl Friedrich Wagner |
Ama | Johanna Rosina Wagner-Geyer |
Ezkontidea(k) | Cosima Wagner (en) Minna Planer (en) |
Seme-alabak | ikusi
|
Anai-arrebak | ikusi
|
Familia | ikusi
|
Leinua | Wagner family (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Leipzigeko Unibertsitatea Kreuzschule (en) Thomasschule zu Leipzig (en) |
Hizkuntzak | alemana |
Irakaslea(k) | Christian Theodor Weinlig (en) |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea, libretista, orkestra zuzendaria, saiakeragilea, antzerki zuzendaria, autobiografialaria, poeta, piano-jotzailea, musika-kritikaria, eguneroko-idazlea eta idazlea |
Enplegatzailea(k) | University of Music and Performing Arts Vienna (en) |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Arthur Schopenhauer |
Kidetza | Royal Swedish Academy of Music (en) Corps Saxonia Leipzig (en) |
Izengoitia(k) | K. Freigedank eta H. Valentino |
Genero artistikoa | opera choral symphony (en) musika klasikoa |
Musika instrumentua | pianoa |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Luteranismoa |
| |
Hasieran Weber eta Meyerbeerren tradizioa jarraitu zuen, esaterako Der fliegende Holländer edo Tannhäuser lanetan. Gerora Wagnerrek bere opera Gesamtkunstwerk ("artelan totala") egin zuen. Artelan horiek sintesi poetiko, bisual, musikal eta dramatikoa sortu nahi zuten, eta horren inguruan saiakerak idatzi zituen 1849 eta 1852 artean. Kontzepzio horren aplikazio ikusgarriena Der Ring des Nibelungen ("Nibelungoen eraztuna") lan ikaragarrian ikus daiteke.
Wagnerrek aurrerapen handiak egin zituen musika lengoaian: kromatikotasuna muturrera eraman zuen, tonu erdiguneak periferietara bultzatu, eta horrek Europako musika klasikoa errotik aldatu zuen. Bere Tristan und Isolde lana musika modernoaren hasieratzat jotzen da. Wagnerrek filosofiaren, literaturaren, ikusizko arteen eta antzerkiaren eremura eraman zuen musika. Bere lanen garrantzia azpimarratzeko Bayreutheko Festspielhaus antzokia eraikiarazi zuen: han baino ezin ziren bere lanak interpretatu.
Espresionismo eta inpresionismoa garatu zituen. Bere lan nagusia Der Ring des Nibelungen izeneko opera da. Hainbat urtez bizi izan zen Bayreuth herrian (Bavaria).
Lan nagusiak
- 1834: Die Feen.
- 1843: Der fliegende Holländer.
- 1845: Tannhäuser.
- 1848: Lohengrin.
- 1856: Die Walküre.
- 1858: Wesendonck Lieder.
- 1859: Tristan und Isolde.
- 1867: Der Ring des Nibelungen.
- 1868: Die Meistersinger von Nürnberg
- 1871: Siegfried.
- 1882: Parsifal.
Ikus, gainera
- Wesendonck Lieder Mathilde Wesendoncken hitzekin Wagnerrek egindako abesti zikloa.
- Musika klasikoa
- Bayreutheko Festspielhaus antzokia
Bibliografia
- Etxarte, H. 2015: Wagner auziaz, Donostia: Jakin ISBN 978-84-95234-94-0
Kanpo estekak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Richard Wagner |
- Wagner kasua: Musikaren zaharkitze behartua Hedoi Etxarteren Argiako artikulua
- Richard Wagnerri buruzko webgunea