Richard Steele
Sir Richard Steele (Dublin, Irlanda, 1672ko martxoaren 12an bataiatua - Carmarthen, Gales, 1729ko irailaren 1a) Irlandako idazlea eta politikaria izan zen.
Richard Steele | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
Hautetsia: 4th Parliament of Great Britain (en)
Hautetsia: 5th Parliament of Great Britain (en)
Hautetsia: 6th Parliament of Great Britain (en) | |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Dublin, 1671 | ||||||
Herrialdea | Irlandako Errepublika | ||||||
Heriotza | Carmarthen, 1729ko irailaren 1a (57/58 urte) | ||||||
Hezkuntza | |||||||
Heziketa | Merton College (en) Charterhouse eskola | ||||||
Hizkuntzak | ingelesa | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | antzerkigilea, politikaria, kazetaria eta idazlea | ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Alderdi politikoa | Whig | ||||||
Biografia
Ikasketak Charterhousen eta Oxforden egin zituen eta han ezagutu zuen Addison idazlea, gerora adiskide eta lankide izan zuena. Gudarostean sartu zen, baina 1705ean utzi zuen.
1709an The Tatler egunkaria sortu zuen; 1712an Addisonentzat lan egin zuen The Spectator egunkarian eta 1713an eta 1714an The Guardian eta The Englishman egunkarien zuzendari izan zen.
Politikaren alorrean, whig alderdiko kide izan zen, 1713ean diputatu hautatu zuten baina 1714an legebiltzarretik bota zuten. Jurgi I.a errege zela Drury Lane antzerkiko zuzendari izendatu zuten. Prosa, antzerkia eta kazetaritza idatzi zituen; sentimenduen komediaren sortzaileetako bat izan zen eta literatura-kazetaritzaren oinarriak jarri zituen.
Idazlanak: The Christian Hero (1701, Heroi kristaua), saiakera; The Lying Lover (1704, Maitale gezurtia), The Tender Husband (1705, Senar samurra), The Conscious Lovers (1722, Maitale kontzienteak), Terentzioren, Corneilleren eta Molièreren eragina duten antzerki lanak.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Richard Steele |