Richard Sharpe Shaver

Richard Sharpe Shaver (Berwick, Pennsylvania, 1907ko urriaren 8a - Summit, Arkansas, 1975eko azaroaren 5a). Ameriketako Estatu Batuetako zientzia-fikzioko idazlea. Ipuingile bezala Bigarren Mundu Gerra ondoren ospe handia lortu zuen, bereziki Amazing Stories aldizkarian argitaratutako narrazioei esker. Sharpek zabaldutako ideiak oso ezagunak egin ziren harik eta Shaverismo izeneko sortu arte. Eskizofrenia diagnostikatuta, ospital batean ingresatu behar izan zuten.[1]

Richard Sharpe Shaver
Bizitza
JaiotzaBerwick (Pennsylvania), 1907ko urriaren 8a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaSummit, 1975eko azaroaren 5a (68 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, zientzia-fikzio idazlea eta eleberrigilea
Amazing Stories aldizkaria

Shaverren ideiak

Bai Shaverrek baita ere aldizkariaren argitaratzailea, Ray Palmerrek, lehenenengoaren idazkietan zabaldutako ideiak benetakoak zirela behin-behinagotan esan zuten. Funtsean, horien arabera, lur azpian antzinako gizaki-mutanteen zibilizazioa bizi da, Derosak (Detrimental Robots). Mutante horien helburu nagusia gizakien aurka aritzea da eta horretarako erabiltzen dute haiek garatutako teknologia, hondamendiak sortuz. Horrelakoak egiten ez dituztenean zaletasun nagusia gizakiak bahitzea omen da, ondoren torturatzeko, bortxatzeko eta mota askotako esperimentuak egiteko. Derosen teknologia oso aurreratua da eta, esaterako, gauza dira pertsonen buruak manipulatzeko.

Marebito, Takashi Shimizu, 2004, film japoniarra Shaverren ipuinetan oinarritu zen.

Erreferentziak

  1. Ackerman: World of Science Fiction. 117or. Forrest J Ackerman states that it was "the late '70s" when Palmer revealed Shaver had been treated for paranoid schizophrenia in a mental hospital.

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Richard Sharpe Shaver
Biografia Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.