Richard Rodney Bennett
Richard Rodney Bennett (Broadstairs, Kent, Ingalaterra, 1936ko martxoaren 29a - 2012ko abenduaren 24a) britainiar musikagile eta piano-jotzailea izan zen.
Richard Rodney Bennett | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Richard Rodney Bennett |
Jaiotza | Broadstairs, 1936ko martxoaren 29a |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Heriotza | New York, 2012ko abenduaren 24a (76 urte) |
Hobiratze lekua | Green-Wood hilerria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Royal Academy of Music Leighton Park School (en) St Ronan's School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea, musika-irakaslea, jazz musikaria, piano-jotzailea eta soinu banda konpositorea |
Enplegatzailea(k) | Royal Academy of Music |
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | musika klasikoa |
Musika instrumentua | pianoa |
|
Biografia
Howard Ferguson eta Pierre Boulez musikagileekin ikasi zuen, Londresko Royal Academy of Musicen eta Parisen.
Telebistarako eta zinemarako musika idatzi zuen. Besteak beste, Bennett da film hauetako musikaren egilea: Joseph Loseyren Enigmaren giltzarria (1959), Sidney Lumeten Orient Expresseko hilketa (1974) eta Mike Newellen Lau ezkontza eta hileta bat (1994).
1960tik 1970era, opera idatzi zuen, hala nola The Mines of Sulphur (1965), A Penny for a Song (1966), All the King´s Men (1968) eta Victory (1970). Horretaz gainera, ganbera-musika, kontzertuak, balletak, sinfoniak eta ahots bakarrerako zein abesbatzetarako musika idatzi zuen. Obra horien artean, aipagarriak dira Oboerako kontzertua (1970), Orkestrarako kontzertua (1973), Music for Strings (1978), Spells (1975), Isadora balleta (1981), Syrinx (1982-1986), 3. Sinfonia (1987) eta Tronpetarako kontzertua (1993).
Musika herrikoia eta jazza jo zituen pianoan.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.