Richard Mentor Johnson
Richard Mentor Johnson (Beargrass, Virginia, gaur egun Louisville, Kentucky, 1780ko urriaren 17a - Frankfort, Kentucky, 1850eko azaroaren 19a) estatubatuar politikaria izan zen. Ameriketako Estatu Batuetako 9. presidenteordea izan zen 1837tik 1841era.
1806an Kongresuko kide hautatu zuten. Britainia Handiaren aurkako gerraren aldekoa izan zen 1812an, eta Kentuckyko miliziako koronel gisa parte hartu zuen. Gerran Tecumseh buruzagi shawneea hil zuen.
1819tik 1829ra Senatuko kide izan zen eta Martin Van Burenek presidenteorde izateko aukeratu zuen 1836ko hauteskundeetan. Kanpainan Rumpsey Dumpsey, Rumpsey Dumpsey, Colonel Johnson killed Tecumseh leloa erabili zuen. Presidenteordea izan zen 1837tik 1841era.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.