Richard Holbrooke

Richard Charles Albert Holbrooke (New York, 1941eko apirilaren 24a - Washington, 2010eko abenduaren 13a) estatubatuar politikaria eta diplomatikoa izan zen.

Richard Holbrooke

22. Estatu Batuen Nazio Batuen Erakundeko enbaxadorea

1999ko irailaren 7a - 2001eko urtarrilaren 20a
Peter Burleigh (en) Itzuli - James Cunningham (en) Itzuli
18. Assistant Secretary of State for European and Eurasian Affairs (en) Itzuli

1994ko irailaren 13a - 1996ko otsailaren 21a
Stephen A. Oxman (en) Itzuli - John C. Kornblum (en) Itzuli
Estatu Batuetako Enbaxadore Alemanian

1993ko urriaren 19a - 1994ko irailaren 12a
Robert M. Kimmitt (en) Itzuli - Charles E. Redman (en) Itzuli
14. Assistant Secretary of State for East Asian and Pacific Affairs (en) Itzuli

1977ko martxoaren 31 - 1981eko urtarrilaren 13a
Arthur W. Hummel (en) Itzuli - John H. Holdridge (en) Itzuli
enbaxadore

Bizitza
JaiotzaNew York, 1941eko apirilaren 24a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaWashington, 2010eko abenduaren 13a (69 urte)
Heriotza modua: aortic dissection (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Kati Marton  (1995 -  2010)
Hezkuntza
HeziketaBrown Unibertsitatea
Princeton School of Public and International Affairs (en) Itzuli
Princetongo Unibertsitatea
Scarsdale High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakbankaria, diplomazialaria, politikaria eta idazlea
Jasotako sariak
KidetzaBatzorde Trilaterala
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata

Find a Grave: 62892122 Edit the value on Wikidata

1962an hasi zuen diplomatiko-karrera. 1977tik 1981era, Jimmy Carterren lehendakaritzapean, estatu-idazkariorde izendatu zuten Asia eta Pazifikorako. Hori baino lehenago, Averell Harrimanen aholkulari izan zen, Estatu Batuek eta Vietnamek Parisen hitzarmena izenpetu aurreko negoziazioetan. Gero, denboraldi batez nazioarteko harremanak utzita —Reaganen administraziopean (1981-1988)—, Wall Streeten aritu zen lanean. Demokraten buruzagi Bill Clintonek aginpidea eskuratu arte itxaron behar izan zuen nazioarteko zereginetara berriro itzultzeko. 1993an, Clintonek Alemaniara bidali zuen enbaxadore, baina, handik gutxira, Europa eta Kanadarako estatu-idazkariorde izendatu zuen, kargua hutsik utzi zuen Stephen Oxmanen ordez. Urtebete geroago, 1995eko abuztuan, Bosnia-Herzegovinako gerrari amaiera emateko negoziazioetarako ordezkaritzaren buru izan zen, Bill Clintonek hala izendatuta. Bake-hitzarmena Daytonen (Ohio) izenpetu zen, 1995eko abenduaren 21ean, Holbrookeren lanari esker, neurri handi batean. 2009-2010ean, Barack Obama presidentearen berriemaile berezia izan zen Afganistanen eta Pakistanen.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Richard Holbrooke Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.