Richard Gerver

Richard Gerver (Londres, 1969), hezkuntzaren arloari dagokionez, bere belaunaldiko aditu garrantzitsuenetarikoa da. Lidergoa eta eraldaketa eratzailea sustatu izanaren ondorioz, estimazio handiko liderra bilakatu da. Zera da, hezkuntzaren guruetako bat. [1][2]

Richard Gerver
Bizitza
JaiotzaLondres, 1969 (54/55 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakirakaslea

Biografia

1969an, Londresen jaio zen. Bere familia aberatsa zenez, baldintza oneko inguruan hazi eta eskola pribatu batean ikasi zuen.

1992an, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntza-ko ikasketak burutu ostean, irakaskuntzako graduan murgildu zen, 1997an, Londreseko irakasle gailenetarikoa bihurtuz.

Gaur egun, 2018an, hezkuntzaren eremuetan aritzeaz gain, beste esparru batzuetan ere, lankide gisa lan egiten du. Gainera, ezkonduta dagoen emakumearekin, 17 eta 22 urteko bi seme-alaba ditu. [3][4]

Jorratutako filosofia hezigarria

Gerver-ek partekatzen duen premisa, hurrengoa da: “Lider on baten lehentasuna, haren menpe dauden eta harekiko konfiantza erakusten duten pertsonen premiak asetzea da”.  Hori dela eta, burututako filosofia, hiru hastapenetan oinarritzen da; komunikazioan, ahalduntzean eta eraginean. Hau da, hezkuntza errealitate berrietara egokitzeko asmoz, aldaketak eta ideiak iradokitzen ditu. Gainera, ikuspuntu ahaikari eta berritzaile baten bidez, erakundeei aurre egiten dieten desafioak menderatzeko, kultura iraunkorrak sortzea proposatzen du, helburua, etorkizuna bermatzea izanik. [5]

Ibilbide profesionala: Lorpenak, esku-hartzea

Gerver-ek mahaigaineratutako proposamenak; eraldaketaren, lidergoaren eta hezkuntzaren inguruan, apartekoak dira. Urratutako bidea, eskola baten zuzendari bezala golardatua izatetik (Erresuma Batuko “Nazioarteko Hezkuntza Sarietan"), bere eredu hezigarriaren bidez, eskola hori, berritzaileenetarikoa bilakatzeagatik, nazioarteko bi enpresen kide izatera, Cordant aintzat hartuz (Europako errekrutatze talde handienetarikoa)  baieztapen honen ageriko adierazlea da.

Bestalde, irakaskuntzatik at ere, lidergoaren, gizatiar potentzialaren, eraldaketaren eta berrikuntzaren arteko loturaren miaketaz arduratzea, gobernuetan eta munduko korporazioa nagusietan (Google, UK Sport, Visa, Microsoft, Morgan Stanley, Deloitte, Harrods, Puig, LMA, Telefonica eta The IBO) kontseilari bezala jarduteko aukera eskaini dio. Aipagarria da, beraz, Erresuma batuan, politika hezitzailearen esparruan, aholkulari gisa elkarlanean aritu dela, Derby-ko unibertsitatean Ohorezko doktoregoaz golardatua izan zela, eta gaur egun, bertako Gortean esertzen dela.

Halaber, kiroletako arloan ere lan egin du, eliteko hainbat erakunde eta profesionalekin, auto-lidergoa eta eraldaketa gauzatzeko. Gainera, orain dela gutxi, britaniar industria musikalarekin harremanetan jarri da, eraldaketa progresiboko gaitasuna bereganatzen laguntzeko egitasmoz.

Azkenik, nabarmentzekoa da, hedabideetan jarduten duela. Hau da, ikus-entzunezko komentarista izateaz gain, inprimakien idazlea da, bitan, “Urteko hizlari komertziala” izendatua izanik. Ohargarria da ere, hiru liburu idatzi dituela, best-sellerrak direnak. [5][4]

Berezitasunak

Gerverrek partekatutako hitzarmenen eta xedeen izaera (suharra, probokatzailea eta umoristikoa) bere ezaugarririk miresgarrienetarikoa da, pertsonengan, gizatiar potentzialarengan eta etorkizunarengan adierazten duen grina bezala, aldarrikatzen duenaren egiazkotasunaren isla izanik. Hori dela eta, partekatzen dituen esperientzien bitartez, arazoen konplexutasuna gizatiartuz, mundu-mailako txaloaldia irabaztea lortu du, nazioarteko mailan helmen handia eskuratuz. [5]

Obrak

  • Creating Tomorrow's Schools Today (2012)
  • Change (2013)
  • Simple Thinking (2016)

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) «Richard Gerver: «Los deberes son una pérdida de tiempo y hacen más daño que bien»» sevilla (Noiz kontsultatua: 2018-03-27).
  2. «Richard Gerver - Biografía, libros y novelas (pag 1)» www.compartelibros.com (Noiz kontsultatua: 2018-03-27).
  3. (Gaztelaniaz) Álvarez, Pilar. (2017-10-04). «Entrevista | Richard Gerver: “Hay demasiadas modas pasajeras en la educación”» EL PAÍS (Noiz kontsultatua: 2018-03-27).
  4. Desmond, Ana María Castaño Gil, Purificación Rodriguez Valdivia, Sandra Peralta García, Veronica Guerrero Ferrer, Patricia Lillo Aracil Y. Natalia Luisa Jiménez. «Metodos de investigación en educación: Bibliografía de Richard Gerver» Metodos de investigación en educación (Noiz kontsultatua: 2018-03-27).
  5. (Ingelesez) «Richard Gerver» Richard Gerver (Noiz kontsultatua: 2018-03-27).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.