Richard Gere
Richard Tiffany Gere (ˈɡɪər ahoskatua; Philadelphia, Pensilvania, 1949ko abuztuaren 31 -) aktore estatubatuarra. Erlijioz, budista da. Bere filma ezagunen artean, Days of Heaven, American Gigolo, An Officer and a Gentleman, Pretty Woman, Sommersby, First Knight, Chicago eta Primal Fear daude.
Richard Gere | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Filadelfia, 1949ko abuztuaren 31 (74 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Familia | |
Aita | Homer George Gere |
Ama | Doris Anna Tiffany |
Ezkontidea(k) | Cindy Crawford (1991 - 1995) Carey Lowell (2002 - 2013) Alejandra Silva (en) (2018 - |
Hezkuntza | |
Heziketa | Massachusettsko Unibertsitatea Amhersten Cicero – North Syracuse High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, zinema aktorea, zinema ekoizlea, film-zuzendaria, giza eskubideen aldeko ekintzailea, telebista-aktorea, antzerki aktorea, argazkilaria eta ahots-aktorea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Musika instrumentua | tronpeta |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Tibetar budismoa |
|
2007an, Donostia Saria jaso zuen Zinemaldian.
Biografia
Jatorri apaleko familia batean sortu zen eta ahalegin handiak egin behar izan zituen unibertsitatean sartzeko. Arte dramatikoa eta filosofia ikasi zituen Massachusettseko Unibertsitatean. 1970eko hamarraldiaren hasieran egin zuen debuta antzerkian, eta tronpeta-jotzaile gisa ere jardun zuen. Lehenengo arrakasta handia Broadwayn lortu zuen Greese musikalean. Londresen lanean aritu ondoren Broadwayra itzuli zen, eta antzerkian ez ezik, zinemako paper txikiak egiten hasi zen. Egia nahi dut (1975) filma egin ondoren zinemaren munduan murgildu zen erabat, eta hurrengo urtean Malick zuzendariaren Zeruko egunak (1976) film bitxian parte hartu zuen. Benetako ospea, dena den, 1980. urtean iritsi zitzaion American Gigolo filmeko protagonistaren paperarekin. Izugarrizko arrakasta izan zuen, eta harrezkero Hollywoodeko izar bihurtu zen. An Officer and a Gentleman (1981) egin zuen ondoren, eta handik hiru urtera Francis Ford Coppolak garrantzi handiko papera eskaini zion The Cotton Club (1984) filmerako. 1989. urtean Pretty Woman grabatu zuen Julia Robertsekin eta arrakasta komertzial itzela lortu zuten. Akira Kurosawarekin Abuztuko rapsodia (1991) egin zuen, eta harrezkero beste zenbait film egin ditu, ez aurrekoak bezain ezagunak halere: Sommersby, First Knight (1995), Labirinto gorria (1998), zeinaren bidez agertu baitzuen Txinari buruz zuen iritzia, etab. Hollywoodeko beste izar batzuek ez bezala, Richard Gerek oso iritzi pertsonal eta ideologia berezia mantendu du, eta bere filmetan iritzi horiek nabarmentzen saiatu da.
Filmografia
Urtea | Filma | Peertsonaia |
---|---|---|
2012 | Arbitrage | Robert Miller |
2011 | The Double | Paul Shepherdson |
2010 | Brooklyn's Finest | Eddie Dugan |
2009 | Amelia | George Putnam |
Hachi: A Dog's Tale | Parker Wilson | |
2008 | Nights in Rodanthe | Dr. Paul Flanner |
2007 | The Hunting Party | |
I'm Not There | Bob Dylan | |
The Libreg Incident | Max Owens | |
The Flock | Agent Erroll Babbage | |
The Hoax | Clifford Irving | |
2005 | Bee Season | Saul Naumann |
2004 | Shall We Dance | John Clark |
2002 | Chicago | Billy Flynn |
Unfaithful | Edward Sumner | |
The Mothman Prophecies | John Klein | |
2000 | Dr. T & the Women | Dr. T |
Autumn in New York | Will Keane | |
1999 | Runaway Bride | Ike Graham |
1997 | The Jackal | Declan Joseph Mulqueen |
Red Corner | Jack Moore | |
1996 | Primal Fear | Martin Vail |
1995 | First Knight | Lancelot |
1994 | Intersection | Vincent Eastman |
1993 | Mr. Jones | Jones jauna |
Sommersby | John Robert 'Jack' Sommersby | |
And The Band Played On | The Choreographer | |
1992 | Final Analysis | Dr. Isaac Barr |
1991 | Rhapsody in August | |
1990 | Pretty Woman | Edward Lewis |
Internal Affairs | Dennis Peck | |
1988 | Miles from Home | Frank Roberts, Jr. |
1986 | No Mercy | Eddie Jillette |
Power | Pete St. John | |
1985 | King David | David |
1984 | The Cotton Club | Dixie Dwyer |
1983 | Beyond the Limit | Dr. Eduardo Plarr |
Breathless | Jesse Lujack | |
1982 | An Officer and a Gentleman | Zack Mayo |
1980 | American Gigolo | Julian Kaye |
1979 | Yanks | Matt Dyson |
1978 | Bloodbrothers | Thomas Stony De Coco |
Days of Heaven | Bill | |
1977 | Looking for Mr. Goodbar | Tony Lo Porto |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013-4-28 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
- Richard Gere aktorearen IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- Gere Fundazioaren webgunea (Ingelesez)