Richard Feynman
Richard Phillips Feynman (New York, Estatu Batuak, 1918ko maiatzaren 11 – Los Angeles, Kalifornia, Estatu Batuak, 1988ko otsailaren 15a) XX. mendeko estatubatuar fisikaririk garrantzitsuenetariko bat izan zen. Elektrodinamika kuantikoaren eremuko bere lanagatik Fisikako Nobel saria jaso zuen 1965ean Julian Schwingerrekin eta Sin-Itiro Tomonagarekin batera. Partikula azpiatomikoen jokaera azaltzeko balio zuten lanabes piktoriko batzuk jorratu zituen, gerora Feynamen diagrama izenaz ezagutuko zirenak. Gaztaroan bonba atomikoaren garapenean lan egin zuen Manhattan proiektuan, eta Challenger espazio-ontziaren hondamendia balioztatu zuen ikertzaile taldean ere ibili zen.
Richard Feynman | |
---|---|
(1984) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Far Rockaway eta Queens, 1918ko maiatzaren 11 |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Far Rockaway Los Alamos (en) Altadena (Kalifornia) |
Lehen hizkuntza | estatubatuar ingelesa |
Heriotza | UCLA Ronald Reagan Medical Center (en) eta Los Angeles, 1988ko otsailaren 15a (69 urte) |
Hobiratze lekua | Mountain View Cemetery and Mausoleum (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: abdominal cancer (en) |
Familia | |
Aita | Melville Arthur Feynman |
Ama | Lucille Feynman |
Ezkontidea(k) | Arline Feynman (en) (1942ko ekaina - 1945eko ekainaren 16a) |
Seme-alabak | ikusi
|
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Far Rockaway High School (en) (1931 - 1935) Massachusetts Institute of Technology (1935 - 1939) gradu Princetongo Unibertsitatea (1939 - 1942) doktoretza |
Tesia | The principle of least action in quantum mechanics (en) |
Tesi zuzendaria | John Archibald Wheeler |
Doktorego ikaslea(k) | George Zweig (en) Thomas Curtright (en) Michel Baranger (en) Al Hibbs (en) Laurie Brown (en) Howard Arthur Kabakow (en) Philip Moss Platzman (en) Marvin Chester (en) Koichi Mano (en) Michael Cohen (en) Sam M. Berman (en) Frank Lee Vernon, Jr. (en) Willard Henry Wells (en) Carl Iddings (en) Henry Hoyt Hilton (en) Giovanni Rossi Lomanitz (en) Finn Ravndal (en) Elisha R. Huggins (en) Steven Kenneth Kauffmann (en) James M. Bardeen (en) Frank Edward Barnes (en) |
Hizkuntzak | ingelesa portugesa |
Irakaslea(k) | Abram Bader (en) |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | fisikaria, quantum physicist (en) , asmatzailea, idazlea, unibertsitateko irakaslea, perkusionista, fisikari teorikoa, zientzia-dibulgatzailea, politikaria eta autorea |
Parte-hartzailea
| |
Enplegatzailea(k) | Manhattan Proiektua (1941 - 1945) Cornell Unibertsitatea (1945 - 1950) Kaliforniako Teknologia Institutua (1950 - 1988) |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Paul Dirac |
Kidetza | Royal Society Zientziak Aurrera Egiteko Elkarte Amerikarra Ameriketako Fisika Elkartea Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala |
Izengoitia(k) | Ofey |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | ateismoa |
richardfeynman.com | |
| |
Fisikari egin zizkion ekarpenen artean nanoteknologiaren lehen garapenei eta konputazio kuantikoari buruzko lehen lanak nabarmentzen dira. Nahiz eta Feynmanen ekarpenak fisikaren barruan asko diren, argitaratu zituen ikerketa artikuluak 37 baizik ez ziren izan. Kaliforniako Caltech unibertsitatean fisika teorikoko Richard Chace Tolman katedra lortu zuen. Feynman bere liburu eta eskoletan fisika errazten eta jendartean zabaltzen saiatu zen, batez ere 1959an nanoteknologiari buruz emandako konferentzian, There's Plenty of Room at the Bottom («Azpioaldean bada nahikoa leku») edota bere The Feynman Lectures on Physics («Feynmanen fisikari buruzko konferentziak»), fisikaren arloan irakurketa klasiko bilakatu den hiru bolumeneko liburua.
Kanpo estekak
- Nagore IRAZUSTABARRENA: «Pintura, sanba eta mekanika kuantikoa», Argia, 2315. zenbakia, 2012-03-18.
- Guillermo ROA ZUBIA: «Richard Feynman gogoan», Elhuyar Zientzia eta Teknologia, 2013-02-01.
- «Richard Feynman halakoa zen», Norteko Ferrokarrila, 2013-02-13.