Richard E. Byrd
Richard Evelyn Byrd (Winchester, Virginia, 1888ko urriak 25-Boston, Massachusetts, 1957ko martxoak 11) esploratzaile eta hegazkin pilotu estatubatuar handi bat izan zen, eta bereziki ezaguna Antartikan zehar eginiko bere hegaldi ausartengatik, kontinente izoztuaren konfigurazio geografikoa hobeto ezagutzea ahalbidetu zutenak.
Richard E. Byrd | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Richard Evelyn Byrd |
Jaiotza | Winchester (en) , 1888ko urriaren 25a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Winchester (en) |
Heriotza | Boston, 1957ko martxoaren 11 (68 urte) |
Hobiratze lekua | Arlingtongo Hilerri Nazionala |
Familia | |
Aita | Richard Evelyn Byrd, Sr. |
Ama | Ellinor Bolling Flood |
Ezkontidea(k) | Marie Donaldson Ames (en) |
Seme-alabak | ikusi
|
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Virginiako Unibertsitatea Virginia Military Institute (en) United States Naval Academy (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | esploratzailea, ofizierra, ozeanografoa eta hegazkinlaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Ameriketako Estatu Batuetako Itsas Armada Ameriketako Estatu Batuetako Itsas Armada |
Gradua | kontralmirante |
Parte hartutako gatazkak | Lehen Mundu Gerra Bigarren Mundu Gerra |
Eskualde Artikoa
Byrdek hegazkinen eraginkortasuna lehen aldiz 1925eko enpresa polarrean esperimentatu zuen, Ellesmere uhartearen gainetik hegan egin zuenean Groenlandiatik abiatuta. Hegaldiaren arrakastak Ipar Polora airez iristeko aukeran pentsarazi zion, eta 1926an proiektu hau egin zuen. Maiatzak 9an Erregearen Badia gainean altxatu zen, Svalbard uhartediko Spitsbergen uhartean, Fokker hegalbakarrean, eta Bennet pilotu tenientearekin batera, Ipar Poloaren gainetik hegan egin zuen. Balentria honek ospe handia eman zion eta Hego Polorako bere hegaldietarako finantzazioa lortzeko balio izan zion. Alabaina, jada 1926tik egundaino, Byrdek poloaren gainetik hegan egiten ote zuen zalantzak sortu dira, bere hegaldi txostenaren eta sextantearen oharren artean hegaldiaren ezabapenekin dauden desadostasunak oinarri hartuta.
Eskualde Antartikoa
Baliabide hau berau erabili zuen Antartika esploratzeko. Byrden 1928ko Hego Polorako espedizioa kontu handiz prestatua izan zen, eta baliabide handiz hornitua. Kanpamendu baseak, Roosevelt uharteaaren ipar muturrean, Ross itsasoan, laborategiak, lantegiak, biltegiak, irrati estazio bat eta ospitale bat zituen. Base honetan, Little America deitua, 14 hilabetetan bizi izan ziren 42 gizon. Handik abiatu zen Byrd hegazkinean Hego Poloari buelta emateko, 1929ko azaroak 29an honen gainetik hegan egin zuelarik, eta bere emaztearen omenez Marie Byrd Lurraldea deitu zuen lurraldea aurkitu zuen, baita mendikate garrantzitsuak ere, eta gainera Eduardo VII.aren Lurraldea esploratu zuen.
Balio handiko frogak emanez, 1934ko negua txabola batean bakarrik igaro zuen Little Americatik ia 200 kilometrora, datu zientifikoak lortzeko asmoz.
Lortutako arrakastek bultzatuta, Byrdek beste hiru espedizio antolatu zituen 1939 eta 1955 artean, horietan, gainera, hegazkinak, helikopteroak eta urpekontziak erabili zituelarik, Antartika geroz eta hobeto ezagutzea eta bere kontinentetasuna ezarriz.
Highjump Operazioa antolatu zuen, izen ofizial bezala The United States Navy Antarctic Developments Program, 1946-1947 edo Ameriketako Estatu Batuetako Itsas Armadaren Garapen Antartikoen Programa zuena. Helburu bezala ekipo militarrak eta tropak Antartikako baldintzetan frogatzea zuten maniobra militar batzuk izan ziren. Maniobra hauek jarraipena izan zuten 1947-1948ko Windmill Operazioa eta 1955-1956ko Deep Freeze Operazioarekin.
1957ko martxoak 11n hil zen, lotan ari zen bitartean. Beste espedizio bat antolatzen ari ziren 1957-1958 Nazioarteko Urte Geofisikoa zela eta.
Konspirazionismoa
Egileren batzuk Byrdi buruz espekulatu dute, Lur Hutsaren teoriarekin lotuz. Diotenez, bere hegaldietako batean, lur barneko mundu horretarako sarrera bat topatu zuen. Aurkikuntza ez zen ezagutzera eman Estatu Batuetako Armadak Byrd isilarazi zuelako, hegazkin pilotuaren bere esplorazioei buruzko adierazpenek pistak eskainiko lituzketen arren, beti ere egile hauen arabera.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Richard E. Byrd |