Richard Corben
Richard Vance Corben (Anderson, Missouri, 1940ko urriaren 1a - 2020ko abenduaren 2a) estatubatuar komikigilea izan zen. Nagusiki zientzia-fikzioa eta fantasiazko komikiak landu zituen.
Richard Corben | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Anderson (Missouri), 1940ko urriaren 1a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | 2020ko abenduaren 2a (80 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Kansas City Art Institute (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | diseinatzaile grafikoa, gidoilaria, komikigilea, animatzailea, ilustratzailea, idazlea eta penciller (en) |
Jasotako sariak | ikusi
|
corbenstudios.com | |
1960ko hamarkadan Underground komikien mugimenduan zaildua, 1970eko hamarkadaren amaieraldera sekulako goraipamena jaso eta kultuzko komikigilea bilakatu zen. Bere komikien marrazkiak estilo ausart, berritzaile eta koloretsuaz eginak zeuden, komikien fotolitoak ere Corben berak pertsonalki sortu eta prozesatzen zituen. Ondorengo komokigile askotan eragin handia izan zuen egilea izan zen.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.