Richard Anuszkiewicz
Richard Anuszkiewicz (Erie, Pennsylvania, AEB, 1930eko maiatzaren 23a - 2020ko maiatzaren 19a) estatubatuar margolari eta grabatzailea izan zen.
Richard Anuszkiewicz | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Erie (Pennsylvania), 1930eko maiatzaren 23a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Englewood (New Jersey), 2020ko maiatzaren 19a (89 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Yale Unibertsitatea Yale School of Art |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, eskultorea eta diseinatzailea |
Parte-hartzailea
| |
Enplegatzailea(k) | New Yorkeko Arte Modernoaren Museoa Cornell Unibertsitatea Kent State University (en) |
Influentziak | Joseph Plavcan (en) |
Kidetza | American Abstract Artists (en) |
Mugimendua | Op arta |
Izengoitia(k) | Richard Anuszkiewicz eta Anuskiewicz, Richard |
Biografia
Josef Albers, kolorearen teoria zorrotzenaren eta eraginkorrenaren sortzailea, izan zuen irakasle Yale Unibertsitatean. 1960an egin zuen gaur egun Op Art edo arte optikoa izenez ezagutzen den joerako lehen erakusketa, New Yorkeko The Contemporaries Galleryn.
1965ean, bakarkako lehen erakusketa egin zuen New Yorkeko Siney Janis galeria ospetsuan. Urte berean, MOMA Arte Modernoko Museoko The Responsive Eye erakusketan parte hartu zuen. Ordurako, Op Art mugimenduaren liderra zen Anuszkiewicz. Harrezkero, etengabe egin zituen erakusketak.
Mundu osoko hirurogeita hamar museotan baino gehiagotan daude ikusgai haren lanak, besteak beste, New Yorkeko MOMAn, Albright-Knox Arte Museoan, Chicagoko Arte Institutuen, Hirshhorn Museoan eta Metropolitan Museum of Art museoan. 1997an, atzera begirako erakusketa mugikorra jarri zuten ikusgai Alemanian, Suitzan eta Austriako zenbait hiritan. Arte optikoaren estetikaren jarraitzaile izaki, lilura optikoa lantzen zuen, mugimenduaren lilura sortzeko.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.