Riccardo Giacconi
Riccardo Giacconi (Genoa, 1931ko urriaren 6a - San Diego, Kalifornia, 2018ko abenduaren 9a) italiar fisikaria izan zen. Milango Unibertsitatean egin zituen ikasketak. 1959an, ikerketa,-zentro batean hasi zen lanean, X izpien astronomian, eta hango lantaldearekin eguzki-sistematik kanpoko lehen X izpien iturria aurkitu zuen 1973an. Harvard-Smithsonian Center for Astrophysics zentroan lanean, Einstein izeneko X izpien behatoki baten eraikuntza-taldearen buru izendatu zuten. Johns Hopkins unibertsitateko katedraduna izan zen. European Southern Observatoryko zuzendari izan zen 1993tik 1999ra bitartean. 2002an, Fisikako Nobel saria eskuratu zuen.
Riccardo Giacconi | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
1993 - 1999 ← Harry van der Laan (en) ![]() | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Genova, 1931ko urriaren 6a | ||
Herrialdea | ![]() ![]() ![]() | ||
Bizilekua | Ameriketako Estatu Batuak | ||
Heriotza | San Diego, 2018ko abenduaren 9a (87 urte) | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Mirella Giacconi (en) ![]() | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Milango Unibertsitatea 1954) doktore | ||
Doktorego ikaslea(k) | Eric D. Feigelson (en) ![]() | ||
Hizkuntzak | italiera ingelesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | astronomoa, fisikaria, unibertsitateko irakaslea, astrofisikaria eta artista bisuala | ||
Lantokia(k) | Baltimore | ||
Enplegatzailea(k) | Johns Hopkins Unibertsitatea Harvard Unibertsitatea Hegoaldeko Behatoki Europarra | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Linzeen Akademia Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Amerikako Sozietate Filosofikoa American Astronomical Society Zientziak Aurrera Egiteko Elkarte Amerikarra Ameriketako Fisika Elkartea | ||
![]() ![]() |
Sariak
- Astronomiako Helen B. Warner saria (1966)
- Bruce Domina (1981)
- Heineman Prize Saraia (1981)
- Fisika Wolf Saria (1987)
- Fisikako Nobel Saria (2002)
- Zientzietako Domina Nazionala (2003)
- 3371 Giacconi asteroidea
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.