Ricardo Samper
Ricardo Samper e Ibañez (Valentzia, 1881eko abuztuaren 25a - Geneva, Suitza, 1938ko urriaren 27a) espainiar abokatu eta politikaria izan zen.
1911-1920 bitartean Valentziako zinegotzia eta 1920-1923 bitartean alkatea izan zen. Primo de Riveraren diktadura hasi zenean kargutik kendu zuten. Espainiako Bigarren Errepublikaren garaian, 1931 eta 1933an diputatu hautatu zuten. Alejandro Lerrouxen gobernuan Industria eta Merkataritza Ministroa izan zen. 1934an, Alejandro Lerroux ordezkatu zuen gobernuko presidentzian[1] . Hilabete batzuk geroago, kargua utzi zuen eta Estatu Ministro bilakatu zen. 1935eko apirilean gobernua guztiz utzi zuen.
1936an, Espainiako Gerra Zibila hasi orduko, Suitzara ihes egin zuen, eta han hil zen 1938an[1].
Erreferentziak
- Ricardo Samper Biografiasyvidas.com
Artikulu hau Valentziako Erkidegoko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.