Ricardo García Damborenea
Ricardo García Damborenea[1] (Madril, 1940ko otsailaren 6a) euskal politikari eta medikua da.
Ricardo García Damborenea | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1986ko uztailaren 14a - 1989ko irailaren 2a Barrutia: Bizkaia Hautetsia: 1986ko Espainiako hauteskunde orokorrak
1982ko azaroaren 10a - 1986ko apirilaren 23a Barrutia: Bizkaia Hautetsia: 1982ko Espainiako hauteskunde orokorrak
1980ko martxoaren 31 - 1982ko azaroaren 16a - Alberto Pérez García → Barrutia: Bizkaia Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko I. legealdia
| |||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotza | Madril, 1940ko otsailaren 6a (84 urte) | ||||||||
Herrialdea | Espainia | ||||||||
Hezkuntza | |||||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | politikaria | ||||||||
Lantokia(k) | Madril | ||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||
Alderdi politikoa | Espainiako Langile Alderdi Sozialista |
Biografia
Medikuntza-ikasketak egin zituen Bilbon, eta Gurutzetako Ospitaleko nefrologia-arduraduna izan zen.
1980. urteaz gero politikagintzan jardun zuen. PSOEko kidea, Bizkaiko Idazkari Nagusia zela, "Demokrazia Sozialista" izeneko adarraren buruzagia izan zen eta euskal abertzaletasuna gogor kritikatu zuen. Hainbat kargu politikoren ardura izan zuen, besteak beste Eusko Legebiltzarrean eta Espainiako Diputatuen Kongresuan.
1987an Euskal Herriko epaileek ETAren eta Herri Batasunaren alde jokatzen zutela salatu zuen, eta adierazpen horien ondorioz dimisioa eman behar izan zuen. PSOEren barruan joera bat sortu zuen, Democracia Socialista izenekoa, gobernu sozialistaren politika sozialaren eta ekonomikoaren kontrako iritzia azaldu zuena eta sindikatuekin liskarrak sortu izana gobernuari leporatu ziona. PSOEko buruzagitzak Democracia Socialista desegiteko eta Damborenea alderditik kanporatzeko erabakia hartu zuen. García Damboreneak bere alderdia sortu zuen, baina hauteskundeetan arrakastarik lortu ez zuenez, alde batera utzi zuen politika 1994 arte. Ondoren, Espainiako Alderdi Popularrera hurbildu zen.
1998ko maiatzaren 25ean Segundo Mareyren bahiketan (GAL talde armatuaren ekintza izan zen) parte hartu izanagatik kondenatua izan zen. Justiziari lagundu ziola eta, laster atera zen kartzelatik.
2000. urtean, Uso de razón izeneko saiakera argitaratu zuen.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2012/1/9 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Abizena horrela idaztea euskal herritar horren aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, Gartzia Danborenea onartu du deitura horren grafiatzat. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.