Ricardo Becerro de Bengoa

Ricardo Becerro de Bengoa (Gasteiz, 1845eko otsailaren 7a - Madril, 1902ko otsailaren 1a) arabar ikerlari eta idazlea izan zen.

Ricardo Becerro de Bengoa


Gorteetako diputatua

1886ko apirilaren 14a - 1895eko uztailaren 1a
Barrutia: Gasteiz

Espainiako senataria

Bizitza
JaiotzaGasteiz, 1845eko otsailaren 7a
Herrialdea Araba, Euskal Herria
HeriotzaMadril, 1902ko otsailaren 1a (56 urte)
Hobiratze lekuaSacramental de San Lorenzo y San José cemetery (en) Itzuli
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaValladolideko Unibertsitatea
Unibertsitate Zentrala
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, kazetaria, iritzi-kazetaria, marrazkilaria eta irakaslea
Lantokia(k)Madril
Enplegatzailea(k)Instituto San Isidro (en) Itzuli
Lan nabarmenak
KidetzaZientzia Zehatzen, Fisikoen eta Naturalen Errege Akademia
San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaAlderdi Demokratikoa
Palentzian etxe honetan bizi izan zen Becerro de Bengoa.

Biografia

Zientzian doktorea eta Fisika eta Kimikako katedraduna izan zen Madrilgo San Isidro institutuan. Politika-kargu ugari izan zituen: Espainiako Irakaskuntza Publikoko eta Erresumako nekazaritza kontseilari, gorteetako diputatu eta senataria. Pisu eta Neurrien batzordeko behin betiko kide ere izan zen, bai eta San Fernandoko Arte Ederren Akademiako kide, idazle eta hizlari ospetsua. Zientzia zehatzak, Fisika eta Natura Zientziak ikasi zituen Valladolideko Unibertsitatean; Palentziako institutuko Fisika eta Kimika arloan katedraduna izatera iritsi zen.

Gasteiz hiriari buruzko kronika ugari eta beste hainbat testu idatzi zituen, gai ugariri buruz: historia, biografia, literatura, artea, eta irakaskuntzaz, batez ere. Pentsamoldez errepublikarra eta foruzalea izan zen. El mentirón eta Aquello aldizkarien sortzaile eta lankide izan zen, eta La Naturaleza aldizkari zientifikoaren zuzendaria.

Lanak

Liburu hauek idatzi zituen, besteak beste:

  • Recuerdos de Alava (1872)
  • La sima de Urizarra (1873)
  • El Libro de Alava (1877)
  • Etimologías alavesas (1877)
  • Descripciones de Alava (1880)
  • Romancero Alavés (1885)
  • Antonio de Trueba biografia (1896)
  • Iparragirre y el árbol de Guernica (1896).

Bibliografia

  • Jose Maria Unsain (2005). Arte Aplikatuak – I – Historia Grafikoa (XIX-XX). Grabatuak - Biñetak - Komikia. Lasarte-Oria: Ostoa. ISBN 978-84-962881-4-0.
  • Víctor de Velasco (1889). Ricardo Becerro de Bengoa. Gasteiz: Imprenta de La Ilustración de Álava.

Erreferentziak

    Kanpo estekak

    Biografia
    Araba
    Artikulu hau Arabako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.