Ricarda Huch
Ricarda Huch (Brunswick, 1864ko uztailaren 18a - Schönberg, egungo Kronberg im Taunus, 1947ko azaroaren 17a) alemaniar poeta eta historialaria izan zen. Hasierako poemak eta eleberriak neorromantizismoaren ildotik ondu zituen. Bi eleberritan artisten eta burgesen bizimoldearen aldea azaldu zuen: Erinnerungen von Ludolf Ursleu dem Jüngeren (1893, Ludolf Ursleu gaztearen oroitzapenak); Vita somnium breve (1903). Lehen aldiz italiar batekin ezkondu zelarik, herrialde hartan bizi izan zen eta hango historiari eta pertsonaiei dedikatu zien zenbait obra: Die Verteidigung Roms (1908, Erromako defentsa); Der Kampf um Rom (1908, Erromagatiko borroka). Italian, Triesteko auzo pobreak gertaleku dituen eleberri ezagun bat plazaratu zuen 1901ean: Aus der Triumphgasse (1901, Ospearen kalea). Bestalde, Die Romantik (1899-1908, Erromantizismoa) saioa guztiz ezaguna da. Idazle honen arrakastarik sonatuena hauxe izan zen: Der grosse Krieg in Deutschland (1912-1914, Gerra handia Alemanian).
Ricarda Huch | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Ricarda Octavia Huch |
Jaiotza | Brunswick, 1864ko uztailaren 18a |
Herrialdea | ![]() |
Lehen hizkuntza | alemana |
Heriotza | Schönberg (en) ![]() |
Hobiratze lekua | Frankfurteko hilerria |
Familia | |
Aita | Richard Huch |
Ama | Emilie Huch |
Ezkontidea(k) | Ermanno Ceconi (en) ![]() Richard Huch (en) ![]() |
Seme-alabak | ikusi
|
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Zuricheko Unibertsitatea |
Hezkuntza-maila | Doktoretza |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, poeta, liburuzaina, historialaria, eleberrigilea, antzerkigilea eta filosofoa |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Berlingo Arteen Akademia |
Izengoitia(k) | Richard Hugo eta Ռիչարդ Հյուգո |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Erreferentziak
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ricarda Huch ![]() |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.