Riau uhartedia

Riau uhartedia (indonesieraz: Kepulauan Riau) Indonesiako uhartedia da, Sumatraren ekialdean eta Singapur itsasartearen hego-ekialdean kokatua, Hego Txinako itsasoan. Bintan da uharte nagusia (1.866 km²), eta Tanjungpinang hiririk handiena. Nekazaritza da ekonomia jarduera nagusia (arroza, artoa, kopra). Arrantza eta meatzaritza (bauxita eta eztainua) ere garrantzitsuak dira.

Riau uhartedia
Bertako izenaKepulauan Riau
Geografia
KokapenaHego-ekialdeko Asia
Uharteak denera1.795
Uharte nagusiakBintan, Batam, Kundur, Rempang
Politika
Herrialdea Indonesia
ProbintziakRiau uharteak
Hiri populatuenaTanjungpinang
Gizartea

Historia

Sumatrako Srivijava inperio budistaren mendean egon zen XIV. mendea arte; XV. mendean musulmanak heldu ziren. 1511. urtean iritsi ziren portugaldarrak eta 1596an herbeheretarrak. Hauen eta britainiarren gutiziapean egon zen XIX. mendean herbeherekoak erabat nagusitu ziren arte. Bigarren Mundu Gerran japoniarrek presondegi bat jarri zuten bertan. 1950ean Indonesiako errepublika berriaren barnean geratu zen.

Erreferentziak

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.