Rhonda Fleming
Rhonda Fleming (Hollywood, 1923ko abuztuaren 10a - Santa Monica, Kalifornia, 2020ko urriaren 14a), benetako izena Marilyn Louis, estatubatuar antzezlea izan zen, zineman eta telebistan lan egin zuena.
Rhonda Fleming | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Marilyn Louis |
Jaiotza | Hollywood, 1923ko abuztuaren 10a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Santa Monica, 2020ko urriaren 14a (97 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | ezezaguna (1940 - 1942) ezezaguna (1952ko uztailaren 11 - 1954) Lang Jeffries (1960ko apirilaren 3a - 1962ko urtarrilaren 11) Hall Bartlett (en) (1966ko martxoaren 27a - 1972) Ted Mann (1977ko martxoaren 11 - 2001eko urtarrilaren 15a) ezezaguna (2003 - 2017ko urriaren 31) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Beverly Hills High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, abeslaria, telebista-aktorea eta zinema aktorea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | traditional pop (en) |
Musika instrumentua | ahotsa |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Errepublikanoa |
rhondafleming.com | |
|
Bizitza
Rhonda Fleming Hollywooden jaio zen 1923ko abuztuaren 10ean. 1940ko eta 1950eko hamarkadetan egin zituen lan interesgarrienak, eta 40 film baino gehiagotan aritu zen. "Technicolorraren erregina" deitu zuten, hain eder agertzen zen horrela egindako filmetan.[1] Gazte ekin zion zineman lan egiteari, eta hainbat filmetan figurazio txikiak eginda, Alfred Hitchcock zuzendariarekin aritzeko aukera izan zuen 1945eko Spellbound pelikulan. Urte berekoa da Robert Siodmakek sinatutako The Spiral Staircase, eta handik gutxira, Robert Mitchumen ondoan, Out of the Past (1947) zinema beltzeko klasikoan ere agertuko da. 1949an Bing Crosby abeslari eta aktorearen ondoan azaldu zen A Connecticut Yankee in King Arthur's Court musikalean, eta bertan kantatzen ere jardun zuen; Technicolorrean egin zune lehen lana izan zen[2].
Honako lan hauek ere aipagarriak dira: While the City Sleeps, (Fritz Lang, 1956), Dana Andrewsen ondoan; Slightly Scarlet, (Allan Dwan, 1956), John Paynerekin; Gunfight at the OK Corral (John Sturges, 1957), Burt Lancaster eta Kirk Douglas lagun; eta The Big Circus (Irwin Allen, 1959), Victor Mature eta Vincent Pricerekin. Flemingek egindako azken lana 1990eko Waiting for the Wind ekoizpena izan zen.[3]
Filmografia
Urtea | Izenburua | Egitekoa |
---|---|---|
1943 | In Old Oklahoma | Dantzaria |
1944 | Since You Went Away | Dantzaria |
When Strangers Marry | Treneko neska | |
1945 | Spellbound | Mary Carmichael |
The Spiral Staircase | Blanche | |
1946 | Abilene Town | Sherry Balder |
1947 | Adventure Island | Faith Wishart |
Out of the Past | Meta Carson | |
1949 | A Connecticut Yankee in King Arthur's Court | Alisande La Carteloise |
The Great Lover | Alexandria dukesa | |
1950 | The Eagle and the Hawk | Mrs. Madeline Danzeeger |
1951 | Cry Danger | Nancy Morgan |
The Redhead and the Cowboy | Candace Bronson | |
The Last Outpost | Julie McQuade | |
Little Egypt | Izora | |
Crosswinds | Katherine Shelley | |
1952 | Hong Kong | Victoria Evans |
The Golden Hawk | Captain Rouge | |
1953 | Tropic Zone | Flanders White |
Serpent of the Nile | Kleopatra | |
Pony Express | Evelyn Hastings | |
Inferno | Geraldine Carson | |
Those Redheads from Seattle | Kathie Edmonds | |
1954 | Jivaro | Alice Parker |
Yankee Pasha | Roxana Reil | |
1955 | Cortigiana di Babilonia | Semiramis |
Tennessee's Partner | Elizabeth "Duchess" Farnham | |
1956 | Slightly Scarlet | June Lyons |
The Killer Is Loose | Lila Wagner | |
While the City Sleeps | Dorothy Kyne | |
Odongo | Pamela Muir | |
1957 | Gunfight at the OK Corral | Laura Denbow |
The Buster Keaton Story | Peggy Courtney | |
Gun Glory | Jo | |
1958 | Bullwhip | Cheyenne |
Home Before Dark | Joan Carlisle | |
1959 | Alias Jesse James | Cora Lee Collins |
The Big Circus | Helen Harrison | |
1960 | The Crowded Sky | Cheryl "Charro" Heath |
La Rivolta degli schiavi | Fabiola | |
1964 | Pão de Açúcar | |
The Patsy | Rhonda bera | |
1965 | Una Moglie americana | Nyta |
1969 | Backtrack! | Carmelita Flanagan |
1976 | Won Ton Ton, the Dog Who Saved Hollywood | Rhoda Flaming |
1980 | The Nude Bomb | Edith Von Secondberg |
1990 | Waiting for the Wind |