Rhiannon
Rhiannon, zelten erlijioan, Epona jainkosa zaldun galiarraren eta eta Macha irlandarraren adierazpen galestarra da. Batez ere Mabinogionen, Erdi Aroko galesen ipuin-bilduman agertzen delako da ezaguna. Lehenengo agerraldian zaldi zuri eta misteriotsu batean azaltzen da, Pwyll erregea ezagutu du eta harekin ezkondu da. Geroago, seme txikia hiltzea leporatzen diote bidegabeki, eta zigorrean zaldi gisa jokatu eta erregearen gortera bisitariak eraman behar izan zituen. Beste istorio baten arabera, lepoan asto-lepokoak eramatera behartu zuten piztia abere bat izango balitz bezala[1].
Rhiannon | |
---|---|
Zelta mitologia | |
Ezaugarriak | |
Sexua | emakumezkoa |
Baliokideak | Epona eta Macha (en) |
Ogibidea | erregina |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Pwyll Pendefig Dyfed (en) |
Erreferentziak
- (Ingelesez) «Rhiannon | Welsh Goddess, Goddess of Horses, Sovereignty | Britannica» www.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2023-09-02).
Kanpo estekak
Artikulu hau mitologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.