Rhûn

Rhûn (elfoeraz soilik Ekialdea) Tolkienen legendarium ospetsuan agertzen den toki bat da. Erdialdeko Lurraldean, Rhovanionetik ekialdera dagoen urruneko eskualde ia ezezagun bat da.

Handik iritsi ziren Ekialdeko Gizakiak, Melkorren aliatuak lehenik eta Sauronenak ondoren aroetan zehar gertatu ziren Mendebaldeko herrien aurkako gerretan.

Dirudienez hara erretiratu zen Sauron Azken Aliantzaren Gerran porrota jasan ondoren, itzuli eta indarra eta forma hartzen hasi arte Oihan Beltzean.

Dirudienez Sarumanek eta bi azti urdinek ere hara bidaiatu zuten, baina azken hauek Erdialdeko Lurraldearen ekialdean geratu zen, Saruman itzuli egin zen bitartean. Ekialdeko Gizakiek beste behin erakutsi zuten gaizkiari zioten leialtasuna Eraztunaren Gerran, non Sauronen elitezko soldadu bezala aritu ziren. Aragornen erregealdiaren hasieran bakea egon ahal izan zen Mendebaldeko erresumen eta Ekialdeko Gizakien artean.

Rhûnen izen bereko itsaso bat ere badago, non Zelduin edo Ibai Azkarra itsasoratzen den. Tradizioaren arabera Rhûnen behi basatiak zeuden, Gondorreko seneskalen arbasoek ehizatzen zituztenak. Esaten denez Arawren (Oromë valarraren sindarinezko izena) behien ondorengoak ziren hau Erdialdeko Lurraldetik zaldi gainean zihoanean.

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.