Reza Shah Pahlavi
Reza Shah Pahlavi[1] (persieraz: رضا شاه پهلوی, reˈzɑː ˈʃɑːhe pæhlæˈviː ahoskatua; Savadkuh, Iran, 1878ko martxoaren 15a - Johannesburgo, Hegoafrika, 1944ko uztailaren 26a) Irango xah edo enperadorea izan zen 1925etik 1941era bitartean.
Reza Shah Pahlavi | |||||
---|---|---|---|---|---|
1925eko abenduaren 15a - 1941eko irailaren 16a ← Ahmad Shah Qajar (en) - Muhammad Reza Shah Pahlavi →
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Alasht (en) , 1878ko martxoaren 15a | ||||
Herrialdea | Iran | ||||
Heriotza | Johannesburg, 1944ko uztailaren 26a (66 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Reza Shah Mausoleum (en) | ||||
Heriotza modua | : gaixotasun kardiobaskularra | ||||
Familia | |||||
Aita | Abbas Ali Khan | ||||
Ama | Noush-Afarin | ||||
Ezkontidea(k) | Tadj ol-Molouk of Iran (en) Turan Amirsoleimani (en) Mariam Savadkukhi (en) Esmat Dowlatshahi (en) | ||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||
Leinua | Phalavi dinastia | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | persiera | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria eta militarra | ||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||
Gradua | brigada-jeneral | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | Xiismoa islama | ||||
Bizitza
Mazandaran herrialdeko jauntxo-familia batean sortu zen. Armadarako ikasketak egin ondoren, Qajar dinastiako azken enperadoreak —errusiar ofizialek lagunduta— antolatu zuen kosako-talde bateko buru jardun zuen. 1921. urtean, Persiako gobernuak aginpidea atzerritarren esku utzia zuela eta, Seyyed Zia'eddin politikari liberalarekin elkartu, eta Teheran aldera jo zuen. Estatu-kolpearen ondoren, Gerrarako ministro egin zuten, eta hiru hilabete geroago, gobernuburu. Errepublika ezarri nahi izan zuen hasieran, baina buruzagi xiitak horren aurka zeudenez, enperadore egin zen 1925ean. Armada berritu eta barne-matxinadak zapaldu ondoren, gobernu sendo bat antolatzen saiatu zen, atzerritarrengandik bereiz. 1921ean neutraltasunerako itun bat hitzartu zuen Errusiarekin, eta britainiarrek ekonomian zuten eragina murrizten saiatu zen ondoren. 1935ean sortu zuen Irango estatua, Persia zaharraren jarraile.
1941. urtean kargua utzi behar izan zuen, alemaniar naziak onetsi zituelako. Muhammad Reza Shah Pahlavi semea izan zuen ondorengo.
Reza Shahren politika
Shahren Iranen politikak oso lotura estua zuen Estatu Batuekin. Herrialdea gainarmatua zegoen, eta Persiako golkoko polizia bihurtu zen.
Gehiegizko mendekotasun hori nazio-sentimenduaren aurkakoa zen. Barne-erregimena beldurgarria zen. Savakak, torturarako polizia politikoak, aurkari komunistak eta erlijiosoak jazartzen zituen. Shahren guardia pertsonalak (hilezkorrak) ikara mitikoa eragiten zuen. 1969an, Shahak Erregeen Errege titulua eman zion bere buruari; 1975ean, alderdi bakarra ezarri zen. Arazo nagusia ordea, petrolioaren aberastasunen banaketa okerra zen. Luxuzko gastuak egiten ziren: adibidez, Persepolisen egindakoa, eta batzuk aberasten ziren artean, beste batzuen miseria areagotu egin zen, demografiaren gorakada zela-eta.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.