Reyes Ilintxeta
Reyes Ilintxeta Jimenez (Iruñea, 1968ko urtarrilaren 8a) nafar kazetaria da. Iruñeko Euskalerria irratian Arratsalde.on izeneko irratsaioa eraman du arratsaldeetan, Txari Eletarekin urte luzez, eta, gaur egun, Irrintzi Plaza[1] izenarekin Lohizune Amatriarekin batera. Euskara ikasten ari zela hasi zen Euskalerria Irratian, Mikel Bujanda eta Kike Diez de Ultzurrunen atzetik. Horretaz gain Ze berri? aldizkaria zuzentzen du.
Reyes Ilintxeta | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Iruñea, 1968ko urtarrilaren 8a (56 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria eta irrati-esataria |
Diario de Noticias egunkarian zutabe bat idazten du astean behin, eta ARGIA aldizkarian ere elkarrizketak ere egiten ditu.
.jpg.webp)
Reyes Ilintxeta, AEK-KORRIKAren ordezkariekin batera. Iruñean amaitu zen 20. KORRIKAren bukaera ekitaldia aurkeztu zuen.
Bakarrizketaren bat ere eskaini izan du,[2] eta, bestalde, hamaika egitasmotan parte hartu ohi du, aurkezle, sustatzaile eta abar. Bereziki, euskararekin loturiko ekintzetan ezaguna da.[3]
Erreferentziak
- «Irrintzi plaza - Irratia - euskalerriairratia.eus» euskalerriairratia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-07).
- «Reyes Ilintxeta eta Txari Eleta gaurko Irri Zikloan - Iruñea» euskalerriairratia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-07).
- «EITB Euskal Irrati Telebista» EITB Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2021-01-07).
![]() |
Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.